Bagilaren 11n izango da Eskola Txikien urteroko jaia
2023-06-07 12:55 KultureaLizartzako eskoleak atondu dau Eskola Txikien Eguna.
Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua Lizartzako eskola txikian izan da gaur goizean bisitan eta eskola honek dauen hezkuntza-proiektua eta egunerokoan egiten dauen lana bertatik bertara ezagutu ahal izan ditu, bertako zuzendaritza taldearen eskutik.
Lizartzako eskoleak atonduta, datorren domekan, bagilaren 11n, Eskola Txikien urteroko jaia izango da. Jaiari jagokozan azken lanakaz dabiz egunotan eta eskolako umeak be domekako ikuskizun eta kantuak preparetan.
2022-2023 ikasturte honetan Ume eta Lehen Hezkuntzako 66 ume ditu Lizartzako eskoleak (2 eta 12 urte bitartekoak) eta eskola txikian, barriz, edade askotako umeek alkarregaz eta alkarrengandik ikasten dabe. Lizartzako bertako neskatila-mutikoek eta Orexa eta Gazteluko umeek be ikasten dabe Lizartzako eskolan, 6 taldetan banatuta (Ume hezkuntzako talde bi eta Lehen Hezkuntzako lau talde). 14 irakasle arduratzen dira horreen guztien hezkuntzaz.
Edade ezbardineko umeak talde berean batzeaz gan, proiektuen bidez lan egitea eta ikastea dau ezaugarri nagusietako bat eskola honek, izan be, ikas-arloak alkartuta eta ikasi beharreko gaien inguruan proiektuak garatuz (hasi eta amaitu ikasleek eurek garatzen dituen proiektuen bidez) ikasten dabe umeek. Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesu horretan, digitalizazinoak be tarte handia dau eta orain urte batzuetatik hona irakaskuntza digitalean maila aurreratua dau Lizartzako eskoleak.
Eleaniztasun proiektua be martxan dabe eta, berbarako, Arte-hezkuntzea ingelesez emoten dabe. Eskolearen hezkuntza-proiektuan beste bereizgarri bat da eskoleak bere inguruneagaz eta ingurumenagaz dauen lotura estuaren erakusgarri, ikasleek eurek lantzen daben ortua da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!