Turkiako Ebru Baybara chefak irabazi dau 2023ko Basque Culinary World Prize Saria
2023-06-07 10:01 KultureaGastronomiaren bidez, kultura-integrazinoan laguntzeagatik.
Ebru Baybara chef turkiarra izan da Basque Culinary World Prize sariaren 2023ko irabazlea, gastronomiaren bidez Siriako mugatik hur dagoan Mardin uriaren kultura-integrazinoan laguntzeagaitik, gizarte-garapenaren eta biodibersidadearen alde eginez eta hamarkada bitan eskualdeko migrazino-krisian eta klima-aldaketearen aurrean lurzoruen bizibarritzean edo 2023ko zezeilean Turkian izandako lurrikarea lako tragediek eskatzen daben laguntza humanitarioan parte hartzeagaitik.
Ebru Baybara Demir sukaldariak erakutsi dau gastronomiak potentziala dauela migrazino-krisi larri baten aurrean, elikadura-segurtasun falta gero eta handiagoa dagoala kostaldeko lurraldeen inguruan, enplegu-aukeren eskaera nagusia dala eta klima-aldaketearen erdian lurzorua bizibarritzeko premina handia dagoala.
Baybarak bat egin dau integrazino multikulturalerako eta laneratzeko guneak sendotzen laguntzen daben ekimenakaz, batez ere errefuxiatuentzat eta desplazatuentzat alkar ulertzea eta bizikidetzea elikatzeko.
Zortzigarren edizinoan, 2022an sukaldaritzeak kultura baten dibulgazinoan eta garapenean eta praktika iraunkorretan izan leiken garrantzia azpimarratu ondoren, Basque Culinary World Prizek gastronomiaren indar eraldatzailearen alde egiten jarraitzen dau, sukaldaritzeak hainbat lekutan eragiten dituan inpaktu sozialen moduko istorioakaz.
Horregatik, Ebru Bayabara gainez, epaimahaiak beste chef biren lana autortu dau aitamen bereziak emonez: Nicole Pisani (Erresuma Batua) eta Heidi Bjerkan (Norvegia).
Saria jaso ondoren, Ebru Baybara chefak honakoa esan dau: Ohore handia da sari hau jasotea, oso pozik nago Basque Culinary World Prize saria, Gastronomiaren Nobela, merezidu dodala kontuan hartzeagaitik.
Basque Culinary World Prize, Eusko Jaurlaritzeak eta Basque Culinary Center gastronomian aitzindari dan erakunde akademikoak emondako sari bakarra da, Euskadi-Basque Country estrategia integralaren esparruan. Ekimen eraldatzaileak dituen chefen lana autortzen dau du sari honek eta 100.000 euroko diru-zuzkidura dau irabazleak aukeratutako proiektu baterako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!