XXXV. Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketearen sariak banatu ditue
2023-06-07 09:49 Kulturea14 ipuin saritu eta beste 9 akzesit nabarmendu ditu epaimahaiak.
Bilboko Alkateak, Juan Mari Aburtok, bemon ditu Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketearen XXXV. edizinoko sariak. Aurten, 8 eta 16 urte bitarteko 14 ipuin saritu eta beste 9 nabarmendu ditu epaimahaiak.
1988tik egiten dau Bilboko Udalak lehenengo euskerearen gramatikearen autore Rafael Mikoletaren omenezko idazlan lehiaketea, uriko gazteen artean literaturarako eta euskerazko sormenerako zaletasuna biztuteko.
Danetara, 1.004 parte-hartzailek bialdu ditue ipuinak, danak euskeraz. Gai ugari landu ditue parte-hartzaileek istorioetan, esate baterako, adiskidetasuna, enpatia, anorexia edo ausardia. Ganera, ipuin saritu guztiak liburu batean argitaratuko ditue, baita akzesita irabazi daben bederatziak be.
Epaimahaiko kideak Koldo Narbaiza, Lutxo Egia, Mikel Etxaburu, Irune Urrizelki, Txani Rodriguez, Juan Ramon Madariaga, Maite Santiago, Goizalde Landabaso, Galder Uzaa eta Eneko Zuloaga izan dira.
Hauxe da irabazleen zerrendea:
Bilbao Balioen Uria saria:
- Euskal ikurraren salbatzailea. Elene Uriguen Etxebarria. Deustuko Ikastola IPI (1º y 2º ESO).
- Burundiko umea. Zuriñe Bergaz Garay. Artxandape Ikastola HLBHIP (3º y 4º ESO).
A kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak):
- Rositaren bidaia. Ian Joao Zan. Zamakola-Juan Delmas HLHI.
- Herriaren bihotza. Malen Sagarna Villanueva. Karmelo Ikastola IPI
- Aitonaren sekretua. Eztizen Basterretxea Sánchez. Kirikiño Ikastola HLBHIP
B kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak):
- Jon eta zuhaitz miragarria. Amaia Montegui de la Mora. La Salle Bilbao HLBHIP
- Deabruen mendiko misterioa. Lili de Quadra de Pedro. Abusu Ikastola HLBHIP
- Zerotik hasten. Irati Barrena Ibarrondo. Deustuko Ikastola IPI
C kategoria (DBHko 1. eta 2. mailak)
- Hegan egin nahi zuen umea. Leire Ramil de Lucas. San Adrian BHI
- Arrasto urdinxka. Cynthia Rioja de Diego. Artxandape Ikastola HLBHIP
- Bizitzaren sekretuak. Aiur Onaindi Bilbao. Karmelo Ikastola IPI
D kategoria (DBHko 3. eta 4.):
- Eta ez bazaude?. Uxue Aramburu Rodríguez. Ikasbide HLBHIP
- Artez betetako hilketa. Mikel Ortiz Ramírez. San Adrian BHI
- Mamutzat hartu naute. Raquel Valle Monsalve. San Adrian BHI
Sarituek, 180 eta 100 euro arteko balioa daben sariak jaso ditue, besteak beste, bizikletak, tabletak, bozgorailuak, hari bako entzungailuak eta gopro kamerak.
Horrezaz gan, 9 akzesit banatu dira.
A kategoria (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak):
- Askatasuna nahi zuen balea. Irati Quevedo Garmendia, Karmelo Ikastola IPI
- Amets baten bila. Haizea Lasuen Elguezabal, Karmelo Ikastola IPI
B kategoria (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak):
- Lau errugabeen misterioa. Garat Sagastasoloa Herrera, Abusu Ikastola HLBHIP
- Gauzak aldatzeko ordua. Unai Ibarretxe Fernandez, Karmelo Ikastola IPI
- Elkanoren ileordea. Udane Pena Martínez, Intxixu Ikastola HLHI
C kategoria (DBHko 1. eta 2. mailak):
- Elur malutak. Ane Jiménez Calvo, Ikasbide HLBHIP
- Bilboko ontziolen sekretua. Elena Calvo Basterra, Ikasbide HLBHIP
D kategoria (DBHko 3. eta 4.):
- Daltonikoa. Erika Jabbar, Ikasbide HLBHIP
- Ametsen egunkaria. Eric Jiménez Méndez, San Inazio BHI
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!