Olatz Gorrotxategiren 'Entzun' obrearen estrenaldia izango da Bilbon
2023-06-07 08:32 KultureaXXIV. Bilboko Kalealdia bagilaren 19tik 24ra.
Bilboko Udalak urtero atondutako Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak 69 ikuskizun eskainiko ditu: 11 bertokoak, 9 estadukoak eta nazinoarteko 14 konpainiaren eskutik.
Kalealdiak Parkean bagilaren 19tik 21era ikusi ahal izango dan dekorazino-instalazioaren sortzaile Toño Valdiviesok eta Panpotx Kultur Alkarteak, Eulalia Abaitua personaia birsortzen dauenak izango dabe zeresana. Hilaren 19tik 21era, Parkearen inguruan, Eulalia Abaitua eta Allende – Salazar (1853-1943) emakume hau ezagutzeko aukerea izango dau publikoak.
Estaduko lau estreinaldi ikusi ahal izango dira: Lemniscate, Bivouac CIE.-rena; Cosmicomics, Cirque Hirsute-rena; Gear Toy Toy Toy-rena; eta Grasshoppers, Circus Katoen-ena.
Bederatzi estreinaldi izango dira Euskadin: Qui-vive, Adhok-ena; Mirage (un jour de Fête), Compagnie Dyptik-ena; Time to loop, Duo Kaos-ena; Roulettes, eLe Cía.-rena; The bellhop, Hilarilar Marionetas-ena; Miedo come todo… sueños al vuelo, Fernando Leija / Flores Teatro Danzarena; Baktana, Lazuz-ena,: Baïna[na], Le G. Bistaki-rena; eta Possê, Sound de Secà-rena.
Jaialdi bilbotar honek, estadu mailan bakarra, nazinoarteko presentzia handia izango dau: 12 konpainia Europako hainbat lekutatik etorriko dira: Frantziatik Adhok, Bivouac Cie., Dyptik, Cirque Hirsute, Lazuz eta Le G. Bistaki etorriko dira; Belgikatik 15Feet6 eta Circus Katoen; Coração Nas Mãos eta Teatro Do Mar Portugaltik; eta Duo Kaos Italiatik. Zerrenda honetara Toy Toy Toy japoniarrak batuko dira, Naoto Okada eta Rei Iwakura osotzen daben yo-yo munduko txapeldun bikotea. Fernando Leija/Flores Teatro Danza mexikar konpainiak be parte hartuko dau. Horreez gan, Dekru ukrainarrak be Bilbon izango dira, 2022an ezin izan ebelako etorri, gerrearen ondorioz. Aurten Anime Leggere eskainiko dabe Bilbon (bagilak 20, Casilda Iturrizar Parkeko Pergolan).
Kultura estrategiaren barruan, euskal konpainia ugari be izango dira, besteak beste, Barré Cía., Barsanti Cía., Estefanía De Paz Asín, Eva Guerrero Cía., Impulsos Cía., Lasala, Jokai, Led Silhouette, Maitane Sarralde, Mala Brigo Cía., Olatz Gorrotxategi, Orain-Bi Cía., Panpotx Kultur Alkartea, Piszifaktoria, Toño Valdivieso eta Zanguango Teatrorena.
Ondorengo konpainiek euskerazko ikuskizunak eskainiko ditue:
Estefanía de Paz Asínek Argako Erregina eskainiko dau.
Barsanti CÍA-k Akabo! ekarriko dau.
Piszifaktoriak Asfaltoaren azpian, euria aurkeztuko dau.
Ganerakoan, Kataluniatik Sound De Secà, Ele Cía. eta Hilarilar Marionetas konpainiak eta UpArte murtzianoak, Valladolideko TACeko zirku ikuskizun onenaren saria irabazi barri dabenak, DESproVISTO ikuskizuna eskainiko dabe.
Espazioak
Jaialdia 11 espaziotan gozau ahal izango da: Casilda Iturrizar Parkean izango dira jarduera gehienak eta parkearen inguruan hainbat agertoki izango ditu, urmaeletik hur lau gune egongo dira eta Pergolan agertoki bat.
Arriaga Plazan; Arriaga Antzokiaren alboan; Alde Zaharrean izango diran agertokiak (Plaza Barria, Kapelagile kalea, Posta kalea; Arenaleko Tingladoetan; Bizikidetasun Plazan (Isozaki Torreen artean); eta Gas Plazan.
Bilboko Kalealdiak 16 estreinaldi programauko ditu, horreetako hiru jaialdiak produzidu eta sortutakoak
Toño Valdivieso Bilboko artistaren eskutik, Casilda Iturrizar parkea berdegune izatetik koloretako agertoki izatera igaroko da. Batez be birziklautako materialez sortutako instalazinoa da, burdinezko barrak eta hodiak, zura, polietilenoa, edo ehunak erabiliz (Ahateen Parkeko urmaelaren inguruan).
Jaialdiak produziduta, Olatz Gorrotxategiren Entzun helduko da.
Erabateko estreinaldia dan azken ikuskizuna Bilboko Kalaldiaren eta Impulsos Cía-ren koprodukzinoa da: Lenguajes. Hemen, zirkua, antzerkia, mobimentua, musikea eta poesia bisuala dramaturgia ia zinematografiko baten zerbitzura jarten dira (bagilaren 21ean, 22:30ean, Arriaga plazan).
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!