Argazkigintza eta joskintza taillerak, bagileko Darabilbo programlaan

Bizkaie! 2023-06-07 08:47   Kulturea

Jarduera guztiak doban eta euskeraz izango dira.

Planez beteta dator beste behin Darabilbo. Bagilean, argazkigintza eta joskintzako tailerrak, proposamen gastronomikoak eta kulturalak dagoz eskaintzearen barruan. Gogoan izan behar da parte hartzea dobakoa izan arren, aurretik izena emon behar dala euren webgunean.

Darabilbo, Bilboko Udalak eta Bilboko Euskaltegien Sareak atontzen dituen jarduerak doban dira eta bilbotarren artean euskerearen erabilerea sustatzea eta normalizetea dau helburu.

Kontuak kontu, bagilean be danetariko planak izango dirala programean. Egitaraua hilaren 8an hasiko da Asier Arratoiaren eskutik. Bertan, argazkigintza tailerrak emongo ditu.

Hilaren 14an, ostera, tailer gastronomikoen txandea helduko da. Mikel Ugarrizaren eskutik, txokolatea probetako aukerea izango da Kalderaperakon. Amaitzeko, bagilaren 22an, pintxoak egiten ikasteko tailerrak emongo ditue Zorrotzako AEK euskaltegian.

Ekimenotan parte hartzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik izena emotea darabilbo.eus webgunean, darabilbo@gmail.com helbide elektronikoan edo 607 530 132 telefono-zenbakian. Ganera, telefono-zenbaki horretan bertan, nahi dauenak bere ideak proponidu leikez.

Darabilbok aurrera egin daian, ezinbestekoa da herritarren parte hartzea. Dobako jarduera horreetan parte hartzeko baldintza bakarra da 16 urte beteta izatea (familiako jardueretan izan ezik).

Egitarua:

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu