Juan Carlos Perezek 'Saturraran' operea estreinauko dau
2023-06-06 13:47 Kulturea90 ikuskizuneko denporaldia aurkeztu dau Arriaga Antzokiak.
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Calixto Bieito Arriaga Antzokiko zuzendari artistikoak agerraldia egin dabe 2023-24 denporaldiak ekarriko dituan nobedadeak aurkezteko. 2023ko abuztutik 2024ko bagilera bitartean, 90 proposamen helduko dira Arriagara, tartean, operea, antzerkia eta musikea, besteak beste.
Proiektu garrantzitsuenetako bat, Arriagaren produkzino propioa dan Festen antzerkia izango da. Thomas Vitenbergen izen bereko filmean oinarritutako obrea da, Maria Goiricelayak eta Lucia Astigarrak moldatua.
Beste proiektu garrantzitsu batez gozetako, urtebete itxaron beharko dogu, Saturraran datorren urteko bagilean emongo dabelako. Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Arriaga Antzokiaren koprodukzino hau, opera barria da, Juan Carlos Perez konposautakoa eta Kirmen Uribek euskerazko libretoa daukana.
Esanguratsua Die ersten Menscen (Lehen gizakiak) operea izango da, Arriaga antzokiko produkzino propioa, Euskadiko Orkestreagaz alkarlanean egindakoa.
Antzerkiari jagokonez, Plátanos, cacahuetes y lo que el viento se llevó da aitagarriena, Jose Troncosok zuzendua. La Celestina, Jatorriz Fernando de Rojasek idatzia, Eduardo Galanen egokitzapena aurkeztuko dau Arriagak, Anabel Alonsok antzestua. Aitatzekoa Pepe Viyuela eta Pepa Zaragoza izango dirala Uz: el pueblo antzezlanaren protagonistak.
Euskal Herriko artistei leku zabala egiten ahaleginduko da Arriaga Antzokia denporaldi honetan be. Olatz Gorrotxategiren Mierda de Ciudad izeneko ikuskizun barria aurkeztuko dau eta Jose Luis Esteban eta Naiel Ibarrolak bultzatutako proiektua Sobras Completas be ikusi ahal izango doguz, besteak beste.
Jantzearen alorrean, Kukai Jantza taldeak, Txalaparta ikuskizuna aurkeztukou dau, Jesus Rubio koreografoagaz alkarlanean egindakoa. Malandin Ballet Biarritzek Las estaciones aurkeztuko dau eta nazinoarteko konpainia handi bat be etorriko da: Les Grands Ballets Canadiens.
Era berean, musikeari jagokonez, altxor bi aitatu ditue Aburtok eta Bieitok. Batetik, Los chicos del maiz musikala. Bigarrenik, Charlie y la fabrika de chocolate.
2023-24 denporaldiko ikuskizunetarako sarrerak bagilaren 26ean ipiniko ditue salgai. Ohiko moduan, Arriaga Antzokiaren webgunean zein txarteldegian erosi ahal izango dira.
Ikuskizunen zerrendea hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!