Gure Zirkua bizkaian da

Bizkaie! 2023-06-06 11:22   Kulturea

Markina-Xemein, Portugalete eta Elorrion izango da bagilean eta garagarrilean.

 

Markina Xemeinen emongo deutse hasierea, ta datorren barikutik aurrera 7 saio eskainiko ditue bertan. Handik, Portugaletera egingo debe salto, lehen aldiz. Garagarrilean, Durangoaldera bueltau, eta Elorrion altzatuko dau karpea zirku ibiltariak.

Orain dala hilebete ekin eutsen seigarren bireari. Lehenengoz Zuberoara helduz eta Maule-Lextarren asteburu batean milatik gora ikusle batuz. Gipuzkoan, barriz, Andoainen eta Lazkaoko karpea bete eben. Oraingoan, Bizkaiara helduko da euskal zirku ibiltaria, barriro be karpea beteteko asmoagaz.

Markina-Xemein. Gure Zirkua bagilaren 9tik 17ra:

- Bagilaren 9an, barikuan, 19:00retan.
- Bagilaren 10ean, zapatuan, 18:00etan eta 20:30ean
- Bagilaren 11an, domekan, 18:00etan.
- Bagilaren 16an, barikuan, 19:00retan.
- Bagilaren 17an, zapatuan, 18:00etan eta 20:30ean.

Portugalete. Gure Zirkua

- Bagilaren 23an, barikuan, 19:00retan
- Bagilaren 25ean, domekan, 18:00etan eta 20:30ean.
- Bagilaren 29an, eguenean, 19:00retan
- Bagilaren 30ean, barikuan, 18:00etan eta 20:30ean.
- Garagarrilaren 1ean, zapatuan, 18:00etan eta 20:30ean

Elorrio. Gure Zirkua garagarrilaren 7tik 16ra.

- Garagarrilaren 7an, barikuan, 19:00retan.
- Garagarrilaren 8an, zapatuan, 18:00etan eta 20:30ean.
- Garagarrilaren 9an, domekan, 11:00etan.
- Garagarrilaren 13an, eguenean, 19:00retan.
- Garagarrilaren 14an, barikuan, 19:00retan.
- Garagarrilaren 15ean, zapatuan, 18:00etan eta 20:30ean.
- Garagarrilaren 16an, domekan, 18:00etan.

Eskuratu sarrerak hemen.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu