Batxilergoko eta LHko 12.895 ikaslek egingo ditue azterketak hiru egunetan zehar
2023-06-06 10:45 Pil-pileanEguaztenean hasiko dira Unibersidadera Sartzeko Ebaluazinoaren probak UPV/EHUn.
Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 12.080 ikaslek eta Lanbide Heziketako goi mailako heziketa ziklo bat egin daben beste 815ek hasiko ditue eguaztenean, bagilak 7, Unibersidadera Sartzeko Ebaluazinoko (USE) probak. Guztizkoa, 12.895, igazkoa baino % 1 handiagoa da, orduan 12.767 matrikulau baitziran USE egiteko. 12.895 persona horreei aurreko ikasturteetako 506 ikasle gehitu behar jakez, notea igoteko irakasgai espezifikoetara aurkezten diranak.
USE hiru egunetan zehar egingo da, barikura arte, hilak 9, hiru campusetako 39 epaimahaitan.
Unibersidadera Sartzeko Ebaluazinoak fase bi ditu: Sarbidea eta onarpena. Sarbide fasearen helburua da ikasleek graduko unibersidade-ikasketa ofizialak egiteko heldutasuna eta oinarrizko trebetasunak
neurtzea. Bost azterketa dira: Gaztelania eta literaturea; Euskerea eta literaturea (eguaztenean 2023ko USE edegiko dauen azterketea); Espainiako historia; Lehenengo atzerriko hizkuntzea; eta Batxilergoko 2. mailako modalidadeko derrigorrezko gaia. Gai bakotxak 0 eta 10 bitarteko notea jasoko dau eta fase honetan gehienez 10 atara daiteke.
Batxilergoko notearen eta fase orokorreko kalifikazinoaren artean egindako batez besteko nota haztatuan (% 60 Batxilergoari edo Heziketa Zikloari jagoko eta % 40 fase orokorrari) 5 puntu edo gehiago lortuz gero probea gainditutzat joko da, baldin eta ikasleak fase orokorrean gitxienez 4 puntu lortu baditu.
Onarpen fasea borondatezkoa da. Ikasleak edozein irakasgai aukeratu leike Batxilergoko bigarren mailako enborreko aukerazko irakasgaien artean, gehienez, lau. Notea igoteko be balio leikie sarbide fasean egindako irakasgaietako batzuek.
Azterketei jagokenez, pandemian sortutako egitura malguari eutsiko jako.
USEari buruzko informazino guztia hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!