Krisi klimatikoari buruzko ikastaroa Guggenheim Museoan

Bizkaie! 2023-06-05 10:07   Kulturea

Museoak, Euskal Herriko Unibersidadeagaz lankidetzan, nazinoarteko egun biko sinposioa atondu dau.

UPV/EHUko Uda Ikastaroen barruan, Guggenheim Bilbao Museoak, Euskal Herriko Unibersidadeagaz lankidetzan, nazinoarteko egun biko sinposioa atondu dabe, Lur-sistemarako eredu artistikoak / Art Models for the Earth System izenburupean.

Foroa, bagilaren 14 eta 15ean egingo dabe Museoko Entzungelan, artearen eta ikerketa zientifikoaren arteko sinergietan oinarrituz. Geure planetearen dinamikak hobeto ulertzeko, hainbat esparrutako adituen hartu-emonak ezarriko dira. 

Publiko orokorrari irekita egon arren, ikertzaile, ikasle eta unibersidadeko irakasleei zuzenduta dau bereziki.

PROGRAMEA

Datak: Bagilaren, 14 eta 15.

Lekua: Guggenheim Bilbao Museoa, Entzungela.

Balio akademikoa: 20 ordu

Hizkuntzea: Gaztelera eta inglesa, itzulpen zerbitzua egongo da.

Aurrez aurrekoa eta online zuzenean.

Prezioa: Unibersidadeko ikasleak eta irakasleak: 25 €; Museoko Lagunak: 42 €; publiko orokorra: 84

Kursoaren zuzendaria: Manuel Cirauqui Esbec, Guggenheim Bilbao Museoaren arte-arduraduna

Informazino gehiago hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu