Eskola Publikoa Jagoten Mungian

Bizkaie! 2023-06-05 09:11   Kulturea

30. Euskal Eskola Publikoaren jaia bart ospatu dabe Mungiako Legarda eskolan. 

 

Milaka persona hurreratu dira Jaira garraio publikoan, ikastetxeek atondutako autobusetan eta garraio pribatuan.

Edegiera ofizialean, txalaparta, adarra eta irrintziaren ostean, agurra egin dau jantzan Gatikako Intxurtxu jantza taldeak. Ondoren, berbea hartu dabe Hezkuntza Sailburuak (Jokin Bildarratz), Mungiako alkateak (Ager Izagirre) eta EHIGEko presidenteak (Arkaitz Aburto). Legarda, Mungiako institutua, Laurkarizko eskola eta Bakioko eskolako ikasleek bertso bana bota dabe. 

Eguraldian lagun, Jagon lelopean, gero eta lagun gehiago batzen dira Jaian, eskola publikoaren hezkuntza-komunidadea gero eta ahaldundua dagoala erakusten dauelarik. Euskal hezkuntza-sistema eskola publikoan oinarritu behar da bai edo bai.

Mungialdeako alkate, zuzendaritza eta guraso alkarteen ordezkariez gan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua eta sailburuorde bi, Begoña Pedrosa eta Xabier Aizpuruak be izan dira saioan. 

Ekitaldiari amaierea emon deutse Euskal Eskola Publikoaren 31. Jaia atonduko daben Ordiziako eskola eta institutuari lekukoa jasoz, izan be, han ospatuko da datorren urteko Jaia.

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu