100 maillot baino gehiagoko erakusketa Zabalgunen
2023-06-02 13:17 KultureaFrantziako Tourraren urtekerea Bilbotik dala eta, Zabalgune eraikinean mailllot erakusketea egongo dau.
Tourrari hasierea emoteko hilebete falta danean, euskal txirrindularitzearen eta Tourraren 110 urteko historiaren maillotak ikusgai izango dira. Bildumea, Adrian Jimenez Rubiorena, ekipazino berezien bidez historiaz gozetako aukerea emango dau.
Erakusketa atal bitan atondu dabe. Lehenengo ataletan, bagilaren 1etik 4ra eta 8tik 11ra, euskal txirrindularitzako, taldeen maillotak eta erlojupeko buzoak ikusteko aukerea egongo da. Ordutegia 10:00etatik 19:30era izanik.
Bigarren atalean, bagilaren 16, 17, 18, 22, 23, 24 eta 25 egunetan, Frantziako Tourreko sari nagusietako maillot horiak, berdeak, motadunak eta zuriak eta zenbait talderen edizino berezi egongo dira erakusgai. Ordutegi berean izango da.
Jantzi bakotxak bere deskribapena eukiko dau, txirrindularien datuak eta haren istorioa ezagutzeko.
Euskal taldeeen erakusketan, KAS, Euskaltel Euskadi, SKY, Astana... moduko taldeen eta Landa, Bilbao, Beloki, Nieve eta beste batzuen elastikoez gan, benetako bitxiak be ikusi ahalko dira. Esate baterako, Igor Astarloa munduko txapeldun izan zaneko maillota edo Javier Mauleonen Mapei GB 1996 mitikoko jerseak.
Frantziako Tourreko erakusketeari jagokonez, besteak beste, Miguel Indurain, Bernard Hinault, Eddy Merckx, Alberto Contador, Carlos Sastre eta Luis Ocaña lako txirrindularien maillot horiak ikusi ahal izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!