Txokolatez egindako txalupearen itsasoratzea
2023-06-02 08:54 KultureaAlbaola Itsas Kultur Faktoriak eta Euskal Herri osoko gozogileen artean egindako txokolatezko txalupea.
Txokolatez eregitako 8 metroko txalupa uretaratu eben Pasaian, Kanadako kostaldean XVI. mendeko San Juan ontziaren hondarren azpian topautako baletxalupan inspirauta.
Ekitaldian, 22 Academyko jantzari bik, Ken Zazpiren Itsasoa gara abestia eta Jon Maiak bertsolariak hartu dabe parte. Maiak, holaxe agurtu dau: Zoaz uretan askatasunez, txalupa goxo maitea/Eta urtean urtu ezkero, gozatu eternitate/ itsasoaren etsaia da izango txokolatea.
Euskal Herriko 5 probintziatako gozo artisauak eta Albaola Itsas Kultur Faktoriako ordezkariak izan dira proiektuaren erakunde laguntzaileetako ordezkariakaz batera. Txalupak 8 metroko luzera eta 2 metroko zabalera dauka, 1.500 kilora helduz. Proiektu hau 45 egunez gauzatu da eta ezinezkoa izango zan atzean egon dan talde osoaren babes barik.
Danetara, berrogeita hamar gozogile eta txokolategile baino gehiagok parte hartu debe eta 5 lurraldeetako gozo artisauak batzea lortu dau: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Lapurdikoak.
Kontuak kontu, www.gozoa.eus/balea-txalupa webgunean kontau dabe egunez egunekoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!