Oreka TX, Verde Prato eta Julieta Venegas protagonista Chillida Lekun
2023-06-01 13:55 KultureaUdako solstizioaren ospakizuna izango da datorren bagilaren 23ko gauean.
Chillida Lekuko musika, arte eszeniko eta dantza programazioa museoek etorkizun justu eta jasangarria eraikitzeko duten balioa islatzeko bide bat da, iragarri dau Mireia Massague museoko zuzendariak. Aurtengo solstizinoan, Oreka TX taldea izango da emanaldiaren arduraduna. Elkarrizketak da ikuskizun ibiltariaren izenburua, eta hainbat diziplina artistikoren artean elkartze harrigarriak sortuko ditu.
Oreka TX banda osoarekin dator, Mixel Ducau, Iñigo Egia eta Juan Jose Otxandorena musikariek osatua. Taldeak oreka bilatzen du tradizioa eta garaikidetasunaren artean, indarra eta fintasunaren artean, euskal kultura eta munduko kulturen artean, dibertimendu eta profesionaltasunaren artean
III. Aniztasunaren Gala
Aniztasunaren Gala bagilaren 11an ospatuko da Chillida Lekun, Telmo Irureta, Iñaki Salvador edo Esther Barandiaran, Simon Ezquiaga, Ezezagunok antzerki-konpainia, Ibarrako Garagune zentroko antzerki-tailerra eta Uikan Dantza Taldeko kideak. artisten parte-hartzaearekin.
Musika-, dantza- eta antzerki-festa izango da, aniztasunetik abiatuta sorkuntzari lekua emateko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin. Aurkezlea Emma Larreta izango da.
Boga Boga Festibala jaio da
Datorren irailean Boga Boga Festibalaren lehen edizioa ospatuko da, 13 taldek parte hartuko duten musika jaialdi berria. Hitzordu musikala Donostiako hainbat tokietan egingo da irailaren 8tik 10era.
Irailaren 9an, larunbata, museoko zelaian jarriko den Keler Stage delakoak euskal musikako Verde Prato (19:00) eta Anari (20:00) artistak, eta Julieta Venegas (21:15) bezalako nazioarteko artista izango ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!