Eider Rodríguez eta Javier Cercas idazleek Atea-Laboral Kutxa Saria jaso dabe

Bizkaie! 2023-06-01 10:35   Kulturea

53. Liburu Azokea bagilaren 1tik 11ra bitartean, 55 erakuslegaz.



Juan Mari Aburto alkate jaunak eta liburu munduko eta instituzinoetako ordezkariak izango dira ekitaldiaren inaugurazinoan; Euskadiko Liburu Ganbarako presidentea dan J.A Iturrik, Liburu-saltzaileena, Kepa Torrealdaik, eta Euskadiko Liburu Azoken koordinatzaileak, Asier Muniategik, besteak beste.

Arratsaldean, 19:00etan, Javier Cercas idazleak bere azken liburua aurkeztuko du No callar, Bidebarrieta liburutegian.

Azokako karpan, barriz, 19:00etan, Luigi Anselmik Larrazkeneko argi ilunetan poesia sorta barria aurkeztuko dau. 20:00etan, Anjel Lertxundik eta Pello Lizarraldek Penumbra eta Kapitain Frakasa lanak aurkeztuko ditue, Iñaki Aldekoaren eskutik.

Gaurko egitaraua:

- 12:00. Bilboko Arenalean, Azokearen inaugurazinoa.

- 12:30. Arenalean, Eider Rodríguez eta Javier Cercas idazleei Atea Saria emotea.

- 19:00. Azokako karpan, Luigi Anselmik Larrazkeneko argi-ilunetan (Pamiela) bere liburua aurkeztuko dau.

- 19:00. Bidebarrietako Liburutegia. César Coca kazetariak aurkeztuta, Javier Cercasek No callar. Crónicas, ensayos y artículos 2000-2022 (Tusquets) liburua dakarkigu.

-20.00. Azokako karpan, Iñaki Aldekoak gidatuta, liburu biren aurkezpena: Anjel Lertxundiren Kapitain Frakasa (Erein) eta Pello Lizarralderen Penumbra (Erein).


Konsultau hemen programa osoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu