Prototipoak, Forma Artistiko Barrien Nazinoarteko Bienala martxan
2023-05-31 10:01 Kulturea2023ko maiatzak 30 eta 31 eta bagilak 1, 2 eta 3.
Prototipoak arte-forma barrien eta sorkuntza garaikidearen erreferente bezela sendotzen dago Aye Erkmen (Estambul), Iratxe Jaio + Klaas Van Gorkum (Markina Xemein – Delft), Fermín Jiménez Landa (Iruñea), Gilles Jobin (Ginebra), Ainhoa Lekerika (Lezama), Laida Lertxundi (Bilbo), Teatro Ojo (Mexiko Hiria), orangcosong (Kochi / Osaka), Susana Velasco (Madril) eta Ramón Williams (La Habana) lako artista eta konpainia garrantzitsuei esker.
Bienalak jantzea, eskulturea, zinemea, ikus-entzunezkoak eta berbak arte proposamen artistikotzat jo eta Specifics, performance, instalazino, espazio publikoko esku-hartze edo arkitektura iragankorragaz aurkezten ditue.
Bilboko Azkuna Zentroaren espaziorako berariaz sortuak edo zentroaren eta uriaren testuinguru arkitektonikoa eta soziala eraldatzea planteetan daben proiektu barriak dira.
Erakusketako proiektuetatik egingo dan ibilbidean Ainhoa Lekerikak eta Maider Lópezek Prototipoak horretan atondutakoko artisten eta komisarioen arteko alkarrizketak egin ditue.
Aste osoan zehar, praktika artistiko barrien, erakusketen, jantza eta performance-ikuskizunen eta zentroa uriko beste leku batzuekaz lotzen daben ibilbideen topaketa profesionalak egingo dira. Horrezaz gan, hareen sortze-prozesuak konpartiduko dituen artisten arteko topaketak egingo dira egunero.
Komisario taldean dagoz Rosa Casado, Maider López, Fernando Pérez eta Stéphane Nöel. Eurek hautatutako proiektuak dira aurtengoak.
Prototipoak, Forma Artistiko Barrien Nazinoarteko Bienala
2023ko maiatzak 30 eta 31 eta bagilak 1, 2 eta 3.
Informazino gehiago: prototipoak.azkunazentroa.eus
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!