'III. Bilboko Dantzaguneak Kalera!' astegoienean Bilboko Jantza Eskolen eskutik

Bizkaie! 2023-05-30 11:17   Kulturea

Bagilaren 3an eta 4an izango dira hitzorduak Gas Plazan, doban.

Bilboko hamabost akademiak eta jantza eskolek sarrera libreko ikuskizunak eskainiko ditue. Programea Bilboko Udalak atondu dau Uriko jantza-akademietako irakasleen lana ikusarazo eta eskoletara joaten diran ikasleen ahalegina eta lana balioesteko. Horrezaz gan, baleta, euskal jantzak, flamenkoa, funkya edota saltsa lako diziplinak programazinoan bateratzea da asmoa.

Bilboko Dantzaguneak Kalera ekimenean, uriko hamabost jantza eskolek parte hartuko dabe:

Bagilaren 3an, 12:00etatik aurrera Escuela de Danza Igor Yebra, Ballets Olaeta, Danza María Fernanda, Arte 8 eta Escuela de Danza Miriam.

Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Estudio de Ballet Clásico Teresa González Ardanaz, Dena Bilbao, Escuela de Ballet Tamara Blanco, Escuela de Ballet Roser Carres eta Escuela de Danza Sara Etxebarriko ikasleak taularatuko dira.

Bagilaren 4an, domekan, 12:00etatik aurrera Escuela de Ballet Eva, Bilbao Baila Dantza Eskola, Estudio de Ballet Saioa Ibañez Romero, All Dance, eta Dantzertik parte hartuko dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu