La Faktoriak 'Voices' eta ‘Luz Negra’ eskainiko ditu bagilaren 3an Baluarten

Bizkaie! 2023-05-30 09:36   Kulturea

La Faktoriako Marta Coronadoren eta zentroko artista egoiliar Carmen Larrazen sorkuntzak dira.

Aitatu sorkuntzen azken ikuskizuna aurkeztuko dabe Baluarten. Maiatzean, zentroko nazinoarteko programako 5. belaunaldiko ikasleek Marta Coronadoren Voices eta Carmen Larrazen Luz Negra sorkuntzak landu ditue. Lanaren zati bat La Faktoria Choreographic Centerren egin dau eta beste zati bat Uharteko Arte Garaikideko Zentroan.

Lan horreetan ikasleek La Faktoriaren nazinoarteko programan zehar ikasitako guztia erakusten da eta, azkenik, zentroko zuzendari Marta Coronadogaz eta Carmen Larraz egoitzan dagoan artisteagaz batera taularatuko da.

Ikuskizuna Baluarteko Ganbera Aretoan erakutsiko da bagilaren 3an (zapatuan), 20:00etan. Sarrerak 7 euroan dagoz hemen.

Era berean, sarrerak Baluarteren auditorioaren kanpoko txarteldegian eta Iruñeko La Morea merkataritza-guneko NICDO salmenta-puntuan erosi daitekez.

Marta Coronadoren Voices

Voices konposizino polifonikoaren eta kontrapuntu koreografikoaren arteko hartu-emonen ikerketa bat da:  13 jantzarik euren ahots indibiduala bilatzen dabe gorputz batean. Piezak ibilbide musikal bat egiten dau eta adierazpide ugari aztertzen ditu giza ahotsa izanik instrumentu nagusia.

Carmen Larrazen Luz Negra

Argi Baltza/Black Light bizkarrazurrari buruzko ikerketa bat da, bizkarrazurra leku fisiko lez eta gure lekurik intrintsekoenera bueltetako sinbolo lez hartuta.

Batzuetan kode zehatzakaz eta beste batzuetan abstraktuagoakaz, leku fisiko zein mental hori arakatu nahi da eta gorputza izan daitela sortu ditugun irudiei formea emoten deutsen bidea.

Bilaketa horretan, Luz Negra-k argia emoteko idea dau aitagai; alde batetik, gure alderdirik ikusgarrienari eta bestetik gitxien agiri danari, bihotzera bueltetako nahi horretan, bide personal bat eregiteko.

Sorkuntza hori Dinamo Danza konpainiaren 5778K Luz ikerketa-prozesuko materialen, lengoaia, elementu eta antzezleek egindako proposamenen eta ekarritako materialen eta gaien arteko topaketea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu