Euskal Dantzarien Biltzarra boluntarioen bila dabil
2023-05-30 08:38 KultureaGazteen Jantza Topaketan parte hartuko leukie atontzaileei laguntzen.
15 eta 25 urte bitarteko 124 jantzari batuko dira jantza taldeetan belaunaldi erreleborik ez egoteaz eta gazteen rolaz hausnartzeko Araian, Asparrenan, bagilaren 30etik garagarrilaren 2ra egingo dan I. Gazteen Dantza Topaketan. Hausnarketea, jantzak, hartu-emonak, tradizinoa eta barrikuntzea izango dira elementu nagusiak. Berebiziko esperientzia izango da bai jantzarientzat, baita boluntario eta atontzaileentzat be.
Topaketea atontzen dauen batzordeak atontzaileei lagundutzeko boluntarioak bilatzeko deia egiten dau.
Belaunaldi errelebo falteari konponbidea bilatzen deutsen bitartean, gure gazteei euren presentziak eta ekintzek daben garrantzia ikusarazoko jake. Euskal Dantzarien Biltzarrak gazteen ahalduntzearen alde eginez.
Badakizu zer dan Gazteen Dantza Topaketea? Barrutik bizi nahi dozu? Autogestionetako moduan pentsauta dagoan arren eta atontzen dan lehen aldia danez, bertan laguntzeko prest dagozan personen bila gabiz.
Kontuak kontu, boluntarioek izena emon leikie hemen.
Informazino gehiago hemen.
Euskal Dantzarien Biltzarra
1965ean sortu eben Euskal Herriko jantza, musika eta ohiturei eutsi, berreskuratu eta zabaltzeko. Diru irabazi asmorik bako alkarte soziokulturala da, euskal jantzak sustatu eta babesteko helburua dauena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!