XIV. Clown Zorrotza, bagilaren 2an eta 3an

Bizkaie! 2023-05-30 08:03   Kulturea

Danetara, lau konpainia eta artistak parte hartuko dabe.

El Perro Azul Teatro taldearen ikuskizuna izango da lehenengoa Globe Story, hain zuzen be. Obra horretan maitasun istorio bat erakusten da zinema mutuaren komikotasuna eta erritmo ikaragarria erabilita.

Hurrengo ekitaldia Mundo Costrino taldearen eskutik dator, The Crazy Mozarts lanagaz. Sebastian Guz zuzendariak mundu osoko jaialdietan parte hartu dau, 20 urte baino gehiagoko ibilbidean eta nazinoarteko clown ospetsuak zuzentzen dauen konpainiaren laugarren ikuskizuna da hau. Ikuskizuna 19:30ean izango da.

Zapatuan, bagilaren 3an, 18:30ean Paco Palomo Konpainiak Paquí pallá aurkeztuko dau; konpainia honek, bere azken abenturan, zientzia unibersoak birsortzen ditu clown jokoagaz buztartuta, hau da, jakin-mina, ezagutzea eta ausardia, harridureagaz eta olgeteagaz nahastauta.

Clown Zorrotza obreak agur esango deutso Azokako Parkeari zapatuan bertan, 19:30ean, Capitán Maravilla Produkzinoak taldeak ekarriko dauen Non Cras lanagaz. Oraingoan, clown, antzerkia, zirkua eta susmoak buztartuko dira.

 

Hitzordu guztiak doban izango dira eta edade guztietako personek gozau ahal izango ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu