Martxan dagoz Olafur Eliassonen obrak Iparragirre kalean ipini ahal izateko lanak

Bizkaie! 2023-05-30 07:48   Kulturea

Guggenheim Museoaren eta San Jose plazearen artean kokatuko litzatekez.

Olafur Eliasson daniar artistea ospetsua da argia eta ura eta beste kontzeptu batzuk erabiliz egiten dituan neurri handiko eskultura eta instalazinoakaitik.

Asmoa da argizko zazpi elementu berezi jartea kalearen luzera osoan, Bilborako sortuak beren-beregi.

Obra zibila asteon da hastekoa eta obra horri argizko elementuak jarteko lanok gogoan hartuta, lau hilabete ingurukoak izatea espero da. Bilboko Udalak datorren maiatzaren 31n hasiko ditu Iparragirre kalea Guggenheim Museoaren eta San Jose plazearen arteko tartea argiztatuko dauen proiektu artistiko iraunkorra ipinteko obrak.

Instalazino honek hartuko dauen eremuan, zazpi puntutan esku hartu behar da, izan be, eremu horretan argizko beste elementu berezi batzuk ipiniko dira, Olafur Eliasson islandiar-daniar artisteak sortutakoak gure uriko eremu horretarako beren-beregi.

Olafur Eliasson

Bilboko Udalak eta Guggenheim Bilbao Fundazinoak 2020an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren bitartez konpromisoa hartu eben aurrerantzean euren arteko aliantzea sendotzeko, uria garatzea eta hobetzea eta batez be artea espazio publikoan izatea gogoan hartuta. Proposamen horri esker espazio publikoari balioa erantsiko jako, museoaren eta uriaren arteko hari eta gidari moduan jokatuz.

Bestalde, bat etozen Olafur Eliasson zala horretarako hautagai egokiena, momentu horretan, Guggenheim Museoan lanak zitualako Olafur Eliasson: Bizitza errealean izeneko erakusketan.

Olafur Eliasson (Kopenhage, 1967) artisteak Danimarkako Arte Ederren Errege Akademian ikasi eban eta 1995ean, Berlinera joan zan biziten; han sortu eban bere estudioa eta gaur egun, ehun lagun baino gehiagoko talde bat dabil han lanean.

1990aren erdialdetik hasita, erakusketa ospetsuak egin izan ditu entzute handiko museo eta erakundeetan, nazinoarteko hainbat jaialditan eta biurtekotan parte hartu izan dau; era berean, proiektu asko produzidu izan ditu espazio publikoetan, mundu osoan zehar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu