Artziniegak eta Laudiok dobako bost kontzertu hartuko ditue bagilaren 9an eta 10ean

Bizkaie! 2023-05-29 12:07   Musikea

Moonshine Wagon eta Micky and The Buzz izango dira protagonista.

Araba ARF Tour berezia bigarren urtez jarraian eta Arabako Foru Aldundiaren eta Laudioko eta Artziniegako udalen eskutik, rock and rollaren esentzia eta Azkena Rock Festibalaren garra herri askotara ekarten dituan dobako programeagaz dator:

Bagilaren 9an, barikuan, Artziniegan, frontoiko aparkalekuan, Euskal Herrian heavy-bluegrassaren erreferente bihurtu dan Moonshine Wagon talde arabarra eta Micky and The Buzz rock and roll klasikoa izango ditugu. Bilboko boskotea, Micky Paiano italiarra mikroan dauela.

Bagilaren 10ean, zapatuan, Laudioko Lamuza frontoian izango da kalejirea Los Brazos bilbotarrakaz, ezohiko indarrez sortzen dan power-trioagaz, txikitatik rock and rolla joten dabenentzat esklusiboa, punk-rocka. Xuorum taldea eta Dr. Lawson be ez daiguzan ahaztu, zuzeneko musika independenteko ikuskizun bikaina eskainiko dabe.

Horrezaz gan, The Phantom Surfers be gurean izango dira Wild Billy Childish eta CTMF-ren ordez, ezingo baitabe jaialdira etorri osasun arrazoiakaitik.

Kontuak kontu, bagilaren 15, 16 eta 17an, Azkena Rock Festival jaialdiak bere 21. edizinoa beteko dau Gasteizko Mendizabalan, Iggy Pop, The Pretenders, Rancid, Lucinda Williams, Incubus, Melvins, Alter Bridge eta El Drogas talde askoren artean. Duda barik, rock & rollaren adierarik zabalenean hitzordu bikainaa.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu