Kaleka, Nazinoarteko Kale Arteen Jaialdia bolondres bila

Bizkaie! 2023-05-29 10:21   Kulturea

Lekeitioko 38. Kaleka garagarrilaren 7tik 9ra.

KALEKAk produkzino talde bat sortu nahi dau garagarrilaren 7tik 9ra egingo dan 33. Nazinoarteko Kale Arteen Jailadian izango diran koordinazino lanetan esku hartzeko.

Bolondres programa honetan parte hartzea, jentea ezagutzeko, gaur eguneko sorkuntzearen munduan barruratzeko eta esperientzia profesionala jasoteko aukera parebakoa da.

Egin beharreko lanak ondokoak izango dira:

· Konbidautako konpainiei laguntzea.
· Espazioak atontzea.
· Parte-hartzaile zein publikoen gestinoa.
· Muntaian laguntzea eta materialak jagotea.
· Ekintzetan laguntzea.
· Jaialdiari buruzko informazinoa emotea.

18 urte baino gehiago baldin badituzu eta gogotsua baldin bazara, etor zaitez garagarrilaren 7tik 9ra Lea Artibai mailan atontzen dan proiektu kultural garrantzitsuenetakoan parte hartzera.

Izena emoteko epea bagilaren 5era arte egongo da zabalik, emon izena hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu