'Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino'
2023-05-26 12:23 Kulturea2023ko bagilaren 27tik urriaren 8ra Bilbon.
Yayoi Kusamaren obrea bere sormen-esplorazinoek gidatu dituen gai eta galdera nagusien inguruan egituratzen da: Infinitua, Metaketea, Konektibidade erradikala, alderdi biokosmikoa, heriotzea eta bizitearen energia.
Erakusketeak batzen dituan pintura, marrazki, eskultura, instalazino eta bere happening eta performanceen artxiboko materialen bitartez aditzera emoten da Yayoi Kusamak zelan heltzen deutsen bere jardun artistikoa bultzatzen daben galdera existentzialei.
1960ko hamarkadearen amaierako giro kontrakulturalean aitzindari, Kusamak arraza eta generoagaitiko diskriminazinoak salatu, gerra eta militarismoa kritikau eta hedabideen atentzinoa erakarten dau haren happening publikoakaz.
Kusamak naturea maite dau, interesa mistikoa eta literala da aldi berean. Horren erakusgarri dira bere kalabazak, artisteak espiritu begetal onberatzat dituana, baita haren arimearen islatzat be, nahiz eta aldi berean natureagaz zuzenean identifiketan dirn.
Oraintsu sortu dauen Nire betiereko arimea (2009-2021) saileko obra alai eta koloretsuek Kusamaren asmo eta konpromisoan sakontzen dabe, artistearen sufrimendua arte bihurtzea gizateria osoa osatzeko.
Guggenheim Bilbao Museoak Yayoi Kusama: 1945etik gaurdaino aurkeztu dau, arte garaikidean eragin handiko figurea eta XXI. mendeko ikono kultural bati eskainitako atzera begirako erakusketa handi bat. Iberdrolak babestutako erakusketeak Yayoi Kusamaren (1929, Japonia) uniberso obsesibo, berezi eta abangoardistan sartuko dau bisitaria.
Bigarren Mundu Gerran nerabe bat zala egin zituan lehenengo marrazkiak eta atzera begirako honek berrehun bat pintura, eskultura, performance, mobimentudun irudi, dimensino handiko instalazino eta artxiboko materiala batzen ditu.
- Kuradoreak: Doryun Chong eta Mika Yoshitake, Lucía Agirregaz lankidetzan.
- Babeslea: Iberdrola.
- Atontzailea: M+, Hong Kong, Guggenheim Bilbao Museoagaz lankidetzan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!