Urdaibaiko aztarnategietarako ibilbide arkeologikoak ikusmin handia eragin dau

Bizkaie! 2023-05-26 10:26   Kulturea

8 plan iragarri ditue Bizkaia ezagutzeko bagiletik irailera bitartean.



Ibilbide Historikoak dakarz Bizkaiko Foru Aldundiak eta horreei esker proposamen kultural, historiko eta turistikoak izango ditugu Bizkaiko interes historikoko guneetara bisita gidatuak egin ahal izango ditugu. Bagiletik irailera, normalean bisitau ezin diran aztarnategi arkeologikoak eta gure historia ulertzeko ezinbesteko ondare-baliabideak ezagutzea errazagoa izango da, baita aurkikuntza barrien bidez eta errealidade birtualean egindako birsorkuntzen bidez barriro deskubriduteko be.

Programa honek eskaintzen dituan ibilbideetan lekua erreserbetako epea zabalik dago. Ibilbide Historikoetako bisita guztiak www.bizkaikoa.bizkaia.eus webgunean konsultau daitekez, baita 688 856 689 telefonora deituz edo ibilbideak@bizkaia.eus helbidera idatziz be.

Hamahirugarren edizino honetan tren turistikoko ibilbideez, naturea, paisajea, ondarea eta historia buztartzen dituen ibilaldi ederrez, mendi-ibilaldiez eta martxan dagozan indusketa eta ikerketetako barrikuntza interesgarriez gozau ahal izango da.

Ibilbideak

- Burdinolen Ibilbidea. Uraren indarra, burdinezko borondatea (bagilean)

- Lea ibaiaren Burdinolen Ibilbidea.

- Ibilbide arkeologikoak Urdaibain, gure historia lurpetik ataraten (Arrolako Oppidumeko aztarnategi arkeologikoak (Arratzu), Foruko Erromatar Herrixkea, Tribisburuko Nekropoli Erromatarra (Bermeo-Busturia), Ereñozargo Gaztelua (Ereño) eta Katillotxuko Estazio Megalitikoa (Mundaka, Sukarrieta eta Busturia).

- Arrolako oppiduma (Arratzu).

- Erromatar herrixkea (Forua).

- Tribisburuko nekropolia (Bermeo).

- Ereñozargo gaztelua (Ereño).

- Katillotxuko gune megalitikoa (Busturia, Sukarrieta, Mundaka).

- Bizkaiko Gernikako Arbolatik harago zin-bidea (iraila).

Bizkaiko Foru Aldundiaren 2023ko Ibilbide Historikoak programea irailean amaituko da, izan be, Bizkaiko Zin-bidea ezagutzeko aukerea egongo da. Gure Lurralde Historikoaren bihotza zeharkatu eta gure nortasun politikoaren jatorria ezagutzeko modu interesgarria, Bizkaiko Jaunak Foruen zina egiten eban lekuetan barrena. Ondarea, historia, mendi-ibiliak eta paisajea:

Ibilbidea hiru etapatan egiteko planteetan da; oinez, hiru egunetan edo autobusez, goizeko egun bakarrean.

Zin-bidea Bilbon hasiko da, erdigunea Gernika-Lumo zan era Bermeon amaitzen zan. Ibilbide honetan Bizkaiko Foruen zina egiten zan leku eta monumentuak ezagutuko dira. Esperientzia honen haria gure historia eta Bizkaiko Foruen funtsa dira eta aukera parebakoa oso ezaguna ez dan ondare historikoa eta Bizkaiko barrualdeko eta kostaldeko paisajeen aberastasuna eta aniztasuna ezagutzeko.

Informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu