'Habiak errespetau behar ditugu'

Bizkaie! 2023-05-26 09:33   Pil-pilean

Hegazti gehienak udabarrian eta udan ugaltzen dira, denpora nahiko laburrean.



Gure uriguneetan, enarak, enara-azpizuriak, sorbaltzak, arabazozoak, buztangorri ilunak eta artatxoriak ikusi geinkez barriro.

Espezie batzuk urte osoan zehar euren lurra jagoten egoten dira eta beste batzuk, barriz, uda partean etorten dirarpzesurara, udagoienean hegoalderantz joateko negua pasetako. Segurutik, hegaztientzat urteko zikloaren momenturik garrantzitsuena da, hazkuntza-aldia, Getxok gaur egun bizi dauena.

Hazkuntza-aldia oinarrizkoa da hegazti-populazinoari eta hareen konserbazinoari jagokonez, izan be, horren araberakoa da espezieak iraunarazotea. Txori batzuek nahiago dabe adarren artean habiak egin eta beste batzuek zuloguneak eta habia-kaxak aprobetxetan dituzte. Espezie batzuek nahiago dabe ingurune naturala eta beste batzuk, ostera, egokitu egin dira gure uri eta eraikinetan habiak egitera. Hori litzateke aitatutako txorien kasua.

Holan, artatxoriek, sorbaltzek eta arabazozoek etxeko fatxadan edo teilen artean zuloak topetan ditue eta buztangorri ilunek eta erreka-txoriek habia egiten dabe habe baten gainean edo erlatx batean eta enarek buztinezko habia egiten dabe gure teilatu eta teilatuen azpian.

Bestalde, zozo, txantxangorri, birigarro eta karnabek nahiago ditue gure lorategietako zugatzak.

Ugalketa-garaian habiak kentzeak zigorrak dakarz

Hegazti horreek garrantzitsuak dira ekosistemea orekatzeko, insektu edo zomorroak jaten ditue eta horreen populazinoa kontroletan laguntzen baitabe.

Habiak babestean hegaztiek euren funtzino ekologikoa beteten jarraitu leikie baina leitekeana da auzokide barri horreek gu harritzea eta, hasiera batean, gogaikarriak izatea, baina kontuan izan behar dogu epe laburra dala, hilebete bat edo bi gehienez be.

Getxoko Udalak adierazo dau errespetau egin behar ditugula, alperreko eragozpenak ebitetako. Horregaitik guztiagatik, ez da sekula habirik kendu, bota edo estaldu behar, galarazota baitago hegaztiak gogaitzea eta aztoratzea, hareen habitata suntsitzea edo aldatzea, batez be ugalketa-garaian. Debeku horren barruan
sartzen da fatxadak eta teilatuak aldatzea, baita inausteak be, hazten dagozan hegaztiak badagoz. Kasu horretan, txitak atara arte itxarotea komenidu da.

Kontuak kontu, habiak ugalketa-garaian kentzea Natura Ondareari eta Biodibersidadeari buruzko Legean jasotako arau-haustea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu