Kilimak, STR eta Oxabi taldeak Mungian
2023-05-26 07:45 KultureaXXX. Euskal Eskola Publikoaren egitaraua aurkeztu dabe.
Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren egitaraua aurkeztu dabe Mungiako Legarda eskolan, izan be, Mungian izango da 30. jaia, bagilaren 4an. Prentsaurrean parte hartu dabe Bakioko Urkitza eskolako 6. mailako ikasle bik, Mungiako institutuko DBH 4ko ikasle bik, Egoitz Regilek (Legarda HLHI eta Mungiako institutuko gurasoa) eta Lurdes Imazek (EHIGEko koordinatzaileak).
Mungian hiru gune izango dira: Ikastetxe publikoak (4 azpigune), Matxin plazea eta Torrebillela parkea. Leku horreetan eskainiko dira jarduera guztiak:
Umeentzako Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Goazen!, puzgarriak, (Ikastetxe publikoak), antzerkia, olgeta kooperatiboak, puzgarriak (Torrebillela parkea), Gora bihotzak! antzerki musikala, perkusino tailerra, euskal mitologiari buruzko olgetak (Matxin plazan).
Nerabeentzako, barriz, graffiti eta txalaparta tailerrak, fun riders (ikastetxe publikoak).
Kontzertuak: Kilimak, STR eta Oxabi (ikastetxe publikoak).
Kirol-jarduerak: Kirol egokitua, Athletic gunea (Ikastetxe publikoak).
Edade guztietarako jarduerak: Mungiako memoria historikoa ezagutzeko ibilbidea, bertsoak, euskal jantzak, folk musikea (plaza).
Era berean, giroa berotzeko hainbat ekintza ibiltari izango dira kaleetan zehar: Ondalan erraldoiak, batukada feministea, Eskola Publikoa kantari zein artisauen erakusketak.
Aurreko egunean be izango da zer ikusirik: Bagilaren 3an, Gure platera gure aukera gunea izango dogu eta kontzertu bi arratsaldean: TOC eta Trikizio.
Entzun STR taldeak okasinorako egindako Jagon kantua.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!