21 ikastaro Hezkuntza Sailaren Udako Ikastaroetan

Bizkaie! 2023-05-25 09:10   Kulturea

Ikaslea da azken helburua.

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak, Itziar Alkorta Uda Ikastaroen zuzendari akademikoagaz batera, EHUren Uda Ikastaroen 42. edizino honetan Hezkuntza Sailak bultzatutako ikastaro programea aurkeztu dau. Miramar Jauregian egindako aurkezpenean, Gipuzkoako Campuseko errektoreorde Agustin Erkiziak eta Irizarreko Personaleko zuzendari Koldo Telleriak be hartu dabe parte.

Ikastaroak atontzeko Hezkuntza Sailak zein helburu eta ardatz dituan azaldu dau Bildarratz sailburuak: Irakasleak doguz gogoan ikastaroak diseinetako orduan, gaiak aukeratzeko orduan. Irakasleen interesa dago gure erabagien erdigunean. Gure irakasleei gai anitzeko ziklo bat eskaini nahi deutsegu, hezkuntzearen inguruko duda, eztabaida eta hausnarketei erantzuna emongo deutsena. Nabarmendu dauenez, Hezkuntza Sailak bultzatzen dauen zikloaren izena: Irakasteko ikasten.

Aurtengo ikastaroek barrubatzen dituen gaien aniztasuna be berbagai izan dau Hezkuntza sailburuak, baita horren adibide batzuk ipini be, besteak beste, garapen iraunkorraren ingurukoak, irakurketeari buruzkoak, teknologia barriak ardatz dituenak, adimen artifiziala hezkuntzan edo suizidioa bera be bai, beste askoren artean: Gai oso gorabeheratsuak, baina alkarren osogarriak. Gure hezkuntza sistemea mila kolore dituan ekosistema bat da eta errealidade hori programazino hau lantzerakoan be kontuan hartu nahi izan dogu. Ikastaro honeen bitartez gure irakasleak aberastu egingo dira, aberastasun hori zuzenean gure ikastetxeetako ikasgeletan isuriko da eta gure ikasleak izango dira horren guztiaren hartzaile.

Azken idea hori azpimarratu dau sailburuak, hau da, ikaslea dala azken helburua, irakasleen etenbako trebakuntzearen bidez. Hori da gure eguneroko lanean sartzen gaituan helburu bakarra, gure ikasleen ongizatea, gure ikasleek ahalik eta hezkuntzarik bikainena jaso ahal izatea. Eta horretan, zeresan handia dauka gure irakasleen etenbako formazinoak. Hor jarri behar dogu ahalegin berezia administrazinoan hasita eta Uda Ikastaroek aukera bikaina eskaintzen deuskue horretarako. Hezkuntzeak etenbako eraldaketea bizi dau eta errealidade barrietara egokitu beharrean gagoz, metodologia barriak bultzatuz, gure sistemea eten barik ebaluauta, gure Hezkuntza sistemea -eta legea bere barruan- eguneratuz edota helburuak hobeto zehaztuz. Lan handia baina beharrezkoa, guztion mesedetan.

Irakasleei zuzenduriko Irakasteko ikasten programazinoak aurten aurrez aurreko jarduerea dakar. Horreez gan, online formatuko 8 ikastaro be izan dira urtarriletik bagilera eta udagoienean gehiago izango dira.

Hezkuntza Sailak sustatzen dituan uda ikastaroen eskaintzea hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu