Bagilaren 6an, Unai Elorriagak 'Nosotros no ahorcamos a nadie' aurkeztuko dau

Bizkaie! 2023-05-25 08:44   Kulturea

Makinatxu bat aurkezpen eta hitzordu literario Bilboko Liburu Azokearen harian.

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak aurkezpen eta hitzordu literarioz betetako hamaika egun proponiduten ditu Bilboko Liburu Azokearen harian:.

Maiatzaren 30etik bagilaren 9ra, Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian honako aurkezpen honeek egingo dira: Javier Alcibar (Poemas de Tierra, maiatzak 30); Juan Luis Arsuaga (Nuestro cuerpo: siete millones de años de evolución, maiatzak 31); Javier Cercas (No Callar, bagilak 1); Rafael Santandreu (El método para vivir sin miedo, bagilak 5); Unai Elorriaga (Nosotros no ahorcamos a nadie, bagilak 6); Joaquín Berges (Ganas de Vivir, ekainak 8); Noemí Sabrugal (Flores Prensadas, bagilak 9).

Bestelako hitzordu batzuk be izango dira, beti be literaturea erdigunean: Literatur topaketea Dolores Redondogaz (bagilak 2); La Camisa Blanca. Preludio Lorquiano-ren proiekzinoa (bagilak 3); Literatura y Rebelión berbaldia Nando Lópezegaz (bagilak 7); eta Lorcaren omenezko kontzertua, Juanjo Navasek eskainiko dauena, bagilaren 10ean

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu