Arte Eder Fakultadeko sei ikasle Chillida Lekuren lehenengo Education Lab-en

Bizkaie! 2023-05-24 08:53   Kulturea

Phyllida Barlow eskultorearen obran inspirautako egitura bat sortuko dabe.

Ismael Manterola Arte Eder Fakultadeko dekanoa Chilida Lekuko ordezkariakaz eta ikasleakaz. Erretratua: Chillida Leku | Ikusi handiago | Argazki originala

Gaur, maiatzak 24, Chillida Lekuk Phyllida Barlow (Erresuma Batua, 1944 - 2023) artista britainiarraren erakusketa bati ateak edegiko deutsoz. Munduko eskultore garrantzitsuenetako bat izandako Barlow-k (martian hil zan) dudan jarri eban eskulturearen kontzeptu tradizionala. Holan, artista britainiarraren eskultura antimonumentalak kartoia, oihala, egur kontratxapatua eta zementua ako materialakaz eginak dagoz.

Phyllida Barlow-ren erakusketea maiatzaren 24tik urriaren 22ra egongo da ikusgai eta Chillida Lekuren lehen Education Lab lantzeko erabiliko da, ikasteko espazio bat eta artistearen, obrearen eta publikoaren arteko bitartekaritza-tresna bat. Lehen aldi honetarako, Euskal Herriko Unibersidadeko Arte Eder Fakultadeagaz batera proiektu bat sortu da Barlow-ren obran oinarritutako egiturea sortu deien sei ikaslek (Zeramika: Artea eta Funtzinoa Masterreko hiruk eta Sorkuntza eta Diseinuko Graduko azken urteko hiruk).

Education Lab programa martxan jarteak eta parte hartzeak oso aukera interesgarria emon deusku Arte Eder Fakultadeari, gure ikasleek Chillida Leku lako esparru profesional eta museistikoan egiten daben lana erakutsi eta balioesteko aukerea emoten baiteusku. Irakasle, barriz, gure egungo ikerketa eta irakaskuntza lerroetan geugaz parte hartu daben ikasleak hautatu ditugu, ingurumen-arazoetan edo garapen iraunkorra eragozten daben ekintzetan oinarritutako hiru B-en inguruan (beheratu, birziklau eta berrerabili). Horreek guztiak artearen pentsamentutik eta hizkuntzatik erakutsi nahi ditugu, adierazo dau Nerea Legarretak, UPV/EHUko Arte Eder Fakultadeko irakasle eta proiektuaren koordinatzaileak, José María Herrera Zeramika: Artea eta Funtzinoa Masterreko irakasleagaz batera.

Lehen Education Lab honen emoitzea, hau be maiatzaren 24tik urriaren 22ra, eraldatzen eta aldatzen joango dan obra kolektibo bihurtuko da, bisitarien esku-hartzeari esker, obra sortu barria alkarlaneko pieza bihurtuz.

Espazio horri esker, bisitariek esperimentau ahal eta eskultorearen lan-prozesura hurreratuko dira. Prozesu horretan, hondakin-materialak eta bestelakoak erabili ahal izango ditue eta obrea azkarrago eta eraginkortasun handiagoz egin ahal izango dabe, azaldu dau Nausica Sánchez Chillida Lekuko hezkuntza eta ikerketa arloko arduradunak.

Parte-hartzaileak: Pep Boadas i Prats, Joey Manuel Ordóñez Requena, Aitana Rodríguez Albalejo, Irati Fernández Sáez de Viterti, Jon Triguero Miguel eta Aitziber Raya Puertas.

UPV/EHUko Arte Eder Fakultadeko José María Herrera eta Nerea Legarreta irakasleek gainbegiratuta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu