Chillida Lekun aurkeztu dabe Phyllida Barlow artista britainiarraren obrea
2023-05-24 08:23 KultureaEduardo Chillidaren eta Phyllida Barlowren arteko ezusteko loturak aztertzen ditu erakusketeak.
Maiatzaren 24an, Chillida Lekuk Phyllida Barlow (Erresuma Batua, 1944) artista garaikide hil barriaren erakusketa bati edegi deutsoz ateak; artistearen obrearen lehen erakusketea da Espainiako Estaduan. Nazinoarteko artista ospetsuen lanak aurkezten dituan seriea lantzen dabil museoa eta, azken urteotan, Antoni Tàpiesen eta Joan Miróren bakarkako erakusketak egin dira. Bada, erakusketa honek —urriaren 22ra arte bisitagarri egongo dana— serie horregaz jarraitzen du.
Phyllida Barlowk Chillida Leku bisitau eban igazko udagoienean; Esperientzia inspiratzailea izan zan Phyllida Barlowren bisitaldia Chillida Lekura. Topaketa horren ondorioz, artisteak berak Chillida Lekurako pentsautako erakusketa bat sortu eban; Barlowk Eduardo Chillidaren obra sakon errespetetan ebala islatzen dau erakusketa horrek, Luis Chillidak –eskultorearen seme eta Eduardo Chillida-Pilar Belzunce Fundazinoaren presidenteak– azaldu dauenez.
Chillida Lekuko zuzendari Mireia Massaguéren eretxiz: Phyllida Barlowk ingurune eskultorikoaren mugak eten barik zabaltzen zituan. Ohore handiz hartzen dogu artista britainiarraren obrea gure museoan, eukan ikuspegiari bidezko omenaldia egiteko. Artisteak berak nahi ebanari jarraituz, erakusketeak alkarrizketa eta ikusmolde barriak sortuko ditu ikusleakaz gure baserriaren ingurune parebako honetan.
Phyllida Barlow (Erresuma Batua, 1944)
Ia sei hamarkadako ibilbidea izanik, Phyllida Barlow artista britainiarra (Newcastle upon Tyne, 1944-Londres, 2023) bere ingurunean inspiretan zan, aldi berean mehatxagarriak eta ludikoak diran instalazino handiak sortzen ditu. Barlow-ekk asmautako forma urduriak masearen, bolumenaren eta altuerearen mugetatik harago doaz, blokeau, gainjarri eta orekatu egiten dira, kolokan bezela. Publikoak objektu eskultorikoaren aurrean eta kanpoko munduaren aurreko hartu-emonak ditu aurrez aurre.
Barlow-ekk nazinoarteko hainbat erakundetan egin zituan erakusketak: Sprengel Museum, Hannover (2022); Artists Rooms, Tate Modern, Londres (2021); Haus der Kunst, Munich (2021); The Royal Academy of Arts, Londres (2019); La Biennale di Venezia, Britainiar Pabiloia, Venezia (2017); Kunsthalle Zürich, Zurich (2016); Nasher Sculpture Center, Dallas (2015); Duveen Commission, Tate Britain, Londres (2014).
Irabazi zituan sarien artean, Barlowk Niedersächsische Sparkassenstiftung Fundazinoaren 2022ko Kurt Schwitters saria irabazi eban.
2023ko bagilaren 7an, Prank inaugurauko da, altzairuzko eta beirazuntzezko zazpi eskultura barri dira eta Public Art Fundek City Hall Park-erako (Lower Manhattan, New York) enkargau zituan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!