Bizkaiak tailerrak atondu ditu emakume baserritarrakaz alkarlanean

Bizkaie! 2023-05-23 10:30   Kulturea

Emakumeentzako ekintza-plan zehatza diseinetea da asmoa.

Derioko Emakume Baserritarrak | Ikusi handiago | Argazki originala

Tailerrok lurraldeko lehen sektoreko emakumeak batzen dituen alkarteakaz, Etxaldeko Emakumeak, Landa XXI eta Saskide, batera garatzen dira eta maiatzaren 29tik nagilaren 14ra egingo dira eskualde askotan. Irailaren 27an, barriz, azken lan-saio bat egingo da, prozesuaren ondorioak azaltzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiak, lurraldeko emakume baserritarren alkarteakaz (Etxaldeko Emakumeak, Landa XXI eta Saskide) lankidetzan, tailer batzuk atondu ditu hainbat gairi heltzeko eta etorkizunean kolektibo horri zuzendutako ekintza-plan espezifikoa ezartzeko gogoeta-prozesu legez balioko dabenak. Tailerrak maiatzaren 29tik bagilaren 14ra egingo dira, baina aurreikusita dago irailaren 27an beste saio bat egitea, prozesu osoan ataratako ondorioak aurkezteko.

Tailerrak Bizkaiko eskualdeetan egingo dira eta ondoko gaiak jorratuko ditue: landa-eremuko emakumeen osasuna eta ongizatea (maiatzaren 29an, Igorren); laguntza-sistemak eta sareak (bagilaren 1ean, Zamudion); sektorean daben parte-hartze aktiboa (bagilaren 5ean, Markina-Xemeinen); etorkizuneko produkzino eta merkataritza-ereduak eta emakumeek nekazaritzako elikagaien sisteman daben zeregina (bagilaren 8an, Karrantzan); digitalizazinoa (bagilaren 13an, Gamiz-Fikan) eta, nekazaritzako belaunaldien erreleboa (bagilaren 14an, Errigoitin).

Saioak goizeko edo arratsaldeko ordutegietan egingo dira, gaiaren eta lekuaren arabera eta programea parte-hartzaileen aurkezpen bategaz hasiko da eta, ondoren, tailerraren gaiari buruzko sarrera bat egingo da. Ondoren esperientzia inspiratzaileak entzungo dira eta partaidetza-dinamikea izango da. Tailer horreetako batzuk nekazaritza-ustiategietan egingo diranez, tailerraren programan horreen instalaznoak be bisitauko dira.

Tailerrak egiten diran bitartean umeak jagoteko zerbitzua jarri da emakume baserritarren ardurapeko edade txikikoentzat. Zerbitzua doban izango da baina aldez aurretik hitzordua eskatuta funtzionauko dau.

Informazio gehiago eta izen-emoteak: saioa@neusmonllor.eu

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu