2023ko Aste Nagusiko kartela aukeratzeko lehiaketan parte hartzeko azken egunak
2023-05-23 09:16 KultureaMaiatzaren 31ko 23:59ra arteko epea dago.
Aurreko edizinoan bezela, Aste Nagusia sustatzeko eta iragarteko lanak aurkeztu gura dituenek online aurkeztu beharko ditue, izan be, atal horretan bertan izango ditue eskuragarri lehiaketako oinarriak.
Abuztuaren 19tik 27ra bitartean, Bilbok milaka bisitari espero ditu eta Bilboko Aste Nagusira joateko eta bertan biziteko lehen gonbidapena da kartela.
Lehiaketa horretan edozein nazionalidadetako diseinu grafikoko profesionalek eta zaleek hartu ahal izango dabe parte. Aurkeztutako lanek, gehienez bi parte-hartzaile bakotxeko, originalak eta argitarabakoak izan beharko dabe eta izenburu edo goiburu batez identifikauta egon beharko dabe, izan be, aniztasuna balorauko da, rolak eta estereotipoak ebitauta.
Lanak formatu bertikalean aurkeztu behar dira (50 cm x 70 cm) eta testu hau izan beharko dute: Bilbao 2023-Aste Nagusia-Abuztuak 19-27 Agosto.
Kartel finalisten lehen aukeraketea Jai Batzordeak izentautako Epaimahaiak egingo dau eta bederatzi kide izango ditu: Diseinu grafikoaren eta inguruaren komunikazinoaren munduagaz zerikusia daben bost persona, Bilboko Konparsak kolektiboko ordezkari bat eta Udalbatzako hiru ordezkari, baita Itziar Urtasun Jai Batzorde Mistoko presidentea be.
Epaimahaiak sei kartel finalistak aukeratu ondoren, Bilboko Udalak botazino-sistema mistoa abiarazoko dau bagilaren 19tik 25era, herritarrek 2023ko Aste Nagusiaren irudiaren aukeraketan parte hartzeko aukerea izan deien. Epaia bagilaren 27an jakinarazoko da.
2023ko Aste Nagusia irudikatuko dauen lan finalisteak 3.000 euroko saria jasoko dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!