Kanterri, kantetan dauen herria

Bizkaie! 2023-05-23 08:33   Kulturea

2023ko garagarrilaren 10ean eta 11an, Oiartzunen.   

Kanterrik esparru askotako eragileen alkarlana piztuaraz nahi dau euskerazko kantagintzearen dimensino artistiko, kultural, sozial, linguistiko eta historikoa balioan jarteko.

Euskerazko kantagintzearen inguruko ikasgune eta topagune izatea dau asmo.

Euskerazko kantagintzea aztertu eta berau sustatzeko baliabideak eskaini nahi ditu.

Kanterrik bere lan-arloa jorratzeko aintzat hartzen ditu:

 Ø  Kulturzaleak.

Ø  Musikariak.

Ø  Letragileak (idazleak, bertsolariak, musikariak).

Ø  Hezitzaileak.

Ø  Historialariak.

Ø  Soziolinguistak.

Ø  Soziologoak.

Ø  Euskaltzaleak.

Kanterrik helburu ditu:

Ø  Euskerazko kantagintzearen ekarpen historikoa bere ertz guztietatik hausnartzea.

Ø  Egungo euskal kantagintzearen ekarpena bere ertz guztietatik hausnartzea.

Ø  Letrak euskeraz sortzen trebatzen laguntzea.

Ø  Euskerazko kantagintzearen transmisinorako baliabideak eskaintzea.  

Ø  Euskeraz kantetako pasinoa transmitiduteko bideetan sakontzea.

Nori zuzentzen jako Kanterrik atondutako ikastaroa?

 Ø  Musikazaleei.

Ø  Musikariei.

Ø  Letragileei.

Ø  Literaturazaleei.

Ø  Idazleei.

Ø  Kultur atontzaile eta bitartekariei.

Ø  Kulturzaleei.

Ø  Euskaltzaleei.

Ø  Hezitzaileei: Hezkuntza arautuko irakasleei, hezkuntza ez-arautuko irakasleei (batez be musika eskoletakoei) eta gurasoei.

Ø  Historialariei.

Ø  Kazetariei.

Ø  Soziologoei.

Ø  Soziolinguistei.

Ø  Antropologoei.

Kontuak kontu, irakasle lanetan, punta-puntako musikari eta idazleak izango dira, besteak beste, Ana Arsuaga (Verde Prato), Jokin Azpiazu, Jon Urzelai, Joseba Sarrionandia, Maite Larburu eta Marie Hirigoyen.

Denetara sei hitzaldik osatuko dute ikastaroa, Udalbatza Aretoan eta Arizmendieneko lorategian.

●   Atontzaileak: Oiartzungo Udala,  Oiartzungo Kantagiltza Alkartea eta Ahotsenea.

●   Noiz: Garagarrilak 10 eta 11

●   Non: Oiartzunen:

o   Udalbatza Aretoan

o   Arizmendieneko lorategian

●      Prezioa:

○      40 euro ikastaroa osorik

○      25 euro egun bakarra.

○      35 euro soldatabakoek.

●      Epea: Maiatzaren 22tik bagilaren 18ra.


Kanterri ikastaroari buruzko argibide gehiago nahi izan ezkero, kantagiltza@gmail.com helbidera idatzi daiteke. Izena emon hemen .

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu