Euskadiko Ikuskizun Onenaren saria: Trapu Zaharraren 'Dale, Ramón!/Eutsi, Ramon!'
2023-05-22 10:07 KultureaAveiro-Euskadi kaleko arte eszenikoetan lankidetza-hitzarmena sainatu dabe Leioan.
Leioako 23. Umore Azokan milaka bisitari izan dira egunotan, Espainiako kaleko arte eszenikoen azoka bakarrean, Euskal Herrian egiten diran azoketatik handienean.
Eszenako kideak, zaletuak eta familiak Leioara hurreratu dira eta, besteak beste, Las Kakofónicas, Proyecto Kavauri, Sokaire Violinistas, David Cebrián, Kimua Kantza cia, Trapu Zaharra, Qabalum, La Banda de Otro, Miguel Barreto y La Pequeña Victoria Cen, U-Arte, Kimua Dantza Cia., Jam, Jimena Cavalleti, Lazuz, Non Sin Tri, Cia. Chimichurri, La Raro, Trip de La Noria, Ambae Company, Vaya, Piscifactoría Ideien Laborategia, Laglo Zirko, Zirkozaurre, Pau Palaus Hortzmuga & Deabru Beltzak taldeak ibili dira hara eta hona.
Euskadi-Portugal lankidetza hitzarmena
Lanbiderako aparteko garrantzia dauen ekitaldi bat be izan da Leioan: Aveiro-Euskadi kaleko arte eszenikoetan lankidetza-hitzarmen bat sinatzea. Horrek euskal konpainiek Portugalgo jaialdietan parte hartzea ekarriko dau.
Ganera, goizeko lehen orduetatik profesionalen arteko topaketak egin ditue, etorkizuneko proiektuei buruzko edukiak aurreratzeko. Estaduko kaleko arteen jaialdi batzuk be aurkeztu dira eta ADGAE alkarteak Espainiako Arte Eszenikoen banaketeari buruzko azterlan baten barri emon dau.
Leioako Udalak Eusko Jaurlaritzeari eta Bizkaiko Foru Aldundiari esker atondu da eta Umore Azokeak bere edizino onenetako bat zarratu dau.
Epaimahaiak saritutako ikuskizunen izenak dira ondokoak:
Epaimahaikide Amagoia Garaizabal, Ana Guiberet, Carlos Morán, Fernando Marín, María Sánchez eta Luis Lozanok palmaresaren barri emon dabe:
Munduko Ikuskizun Onenaren saria Jimena Cavalleti Konpainiaren 'B.O.BA.S. (Banda Orquestal Benéfica de Actos Sepulcrales)' antzezlanari emon jako “ikuskizun lotsabako, ausart eta probokatzailea lortzen dauen clown lan bikainagaitik, publikoagaz inplikazio eta konplizidade handia sortuz”.
Euskadiko Ikuskizun Onenaren saria Trapu Zaharra gipuzkoar konpainiaren ¡Dale, Ramón!/Eutsi, Ramon!’ lanari emon jako, “zalapartarik bako umoreagaitik eta publikoagaz dauen hurreko lotura zuzenagatik” eta “gaitzat, balio barik ixten gaituan bildurra iradokitzeagaitik”. Epaimahaiak oso ibilbide luzea dauen konpainia honen lana balorau dau, “kale antzerki kritiko, zuzen eta gaur egungoa eskaintzen jarraitzen dauena”.
Azkenik, Epaimahaiak aitamen berezia egin nahi izan deutso Harrobi Dantza Bertikala konpainia gazteari, ‘Geure(R)a’ ikuskizunagaitik, zuzeneko musikearen, irudiaren eta jantzearen arteko fusino koordinatuagaitik eta bere hari poetikoagaitik. Lan honen dramaturgiak -ganeratu dabe- “historian zehar dauen emakumearen memoria dudan jarri eta galdera honeek egiten ditu, nortzuk ete diran gaur egun sorginak eta nortzuk zapaltzaileak”.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!