'Harro gagoz UPV/EHUn 25 urte bete dituen Bizkaiko Campuseko lankideek egindako ekarpenagaitik'
2023-05-22 07:45 KultureaUPV/EHUk 1982tik Honoris Causa doktore izentau dauen bederatzigarren emakumea da Elena Larrauri.
Euskal Herriko Unibersidadeak Pompeu Fabra Unibersidadeko Zuzenbide Penal eta Kriminologiako katedradun Elena Larrauri Honoris Causa doktore izentetako ekitaldian 2021ean eta 2022an Euskal Herriko Unibersidadean tesia irakurri eben doktoreak be izentau ditue, danetara 886.
Elena Larrauri katedraduna UPV/EHUk 1982tik Honoris Causa doktore izentau dauen bederatzigarren emakumea da, Micaela Portilla (1993), Carmen Codoñer (2003), Marilyn Strathern (2011), Carmen Reinhart eta Maria Vallet Regi (2013), María Jesús Esteban (2016), Sonia Livingstone (2017) eta Jocelyn Bell-en (2022) ondoren.
Azken urteko doktore barrien datuei erreparetan badeutsagu, 2022an tesia irakurri eben 462 personetatik % 53,9 emakumeak ziran (249) eta % 46,1 gizonak (213); horreetatik guztietatik 214k nazinoarteko tesi bat egin eben (% 39,8) eta nazinoarteko tesietatik 30etan euskerea izan zan erabilitako hizkuntzetako bat eta, azkenik, 18k tesi industrial bat egin eben. UPV/EHUn irakurritako tesien kopuruak gora egin dau eten barik azken lau urteetan (390 izan ziran 2019an, 429 2020an, 424 2021ean eta 462 2022an). Kopuru horreek Euskal Herriko Unibersidadea Espainiako lehen sei unibersidadeen artean kokatzen dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!