Arte eszenikoen oinarrizko kudeaketeari buruzko ikastaroa Bilbon
2023-05-19 12:30 KultureaArtista eta konpainietako arduradunentzat atondu dau Bilboko Udalak.
Ikastaroaren helburua parte-hartzaileari proiektu eszenikoen administrazinoari eta legezkotasunari buruzko oinarrizko ezagutzak emotea da, eguneroko jarduera ekonomikoa kaudimenagaz eta araudiak betez egin ahal izateko.
Ikastaroa bagilaren 8an, 15ean, 21ean eta 29an egingo da La Bolsa Udaltegian, 19:00etatik 20:30era eta euren lehen lanak sortzen dabizen edo kulturan ekiteko asmoz dabizen diziplina eszeniko askotako artista eta konpainiei zuzenduta dago.
Beren-beregi landuko dira oinarrizko kontzeptu fiskalak (BEZ, atxikipenak, oinarrizko zergak), dokumentu-ereduak (faktura, ordainagiria, kontratua) eta beharrezko tresna teknologikoak (egoitza elektronikoa, oinarrizko Excel). Ganera, produkzino eszenikoetarako aurrekontu egokiak eta osoak egiteko metodoak konpartiduko dira. Saioak gaztelaniaz emongo dira, kudeaketaren munduan esperientziarik ez daben personei oinarrizko kontzeptuak transmitiduteko.
Ikastaroa emongo dauen hezitzailea Jemima Cano izango da, kultura-produktorea eta ekintzailea. Oso gaztetatik dabil antzerkia, jantza, bideoa, musika, jaialdiak eta enpresako ekitaldiak produziduten eta diziplina guztietako artistei eta kultura-erakundeei emon deutseaholkularitzea kudeaketa, nazinoarteko dimensino eta publikoen gorabeherakaz hainbat gairi buruz.
Izen-emotea zabalik dago maiatzaren 26ra arte. Prezioa 60€-koa da, 50€-koa Bilbaoeszena, ADDE eta Artekaleko bazkideentzat. Inprimaki baten bidez egin behar da, mezu elektroniko bat bialduz cultura@bilbao.eus helbidera. Prezioa 60€koa da (50€koa Bilbaoeszena, ADDE eta Artekaleko bazkideentzat).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!