Loraldiak Udako Ola eskainiko dau Lekeition

Bizkaie! 2023-05-19 10:58   Kulturea

Gazteei zuzendutako sormen egonaldia da.

Loraldiak, Gaztea ekimenaren barruan, Udako Olaren bigarren edizinoa eskainiko dau garagarrilaren 10etik 15era Lekeition. Udako Ola gazte-sormena bizteko egonaldia da.

Sei eguneko sormen egonaldia 18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta sortzaile profesionalen eskutik (Jon Maia, Kukai, JMartina, Mixel Etxekopar eta Jean Kristian Galtxetaburu, Oskar Alegria eta Uxue Alberdiren) ikastaro trinkoak jasoteko aukerea eskainiko jake. Gai ugari jorratuko ditue jagokon sortzaileagaz. Profesionalek eskainiko dituen saio horreetan gazteek aukerea izango dabe kultur-erreferenteak zuzenean ezagutzeko, transmisinoa lantzeko eta bakotxaren alor zehatzaren inguruko edukiak jasoteko. Aldi berean, gazteek euren sormena bideratu eta azken egunean Lekeitioko herriaren aurrean erakutsiko dabe emoitzea, Olatz Gorrotxategik zuzenduta.

Udako Olaren helburuak transmisinoa lantzea, sormena sustatzea eta bide propioa egiteko sormen gune barri baten proposamena dira. Sormen egonaldi honeek upealako aukerea dira gure kultur garaikidean sartzeko.

Ez da esperientziarik eskatzen, deskubriduteko gogoa baino ez. Edozein gaztek parte hartu leike, udan, herri eder batean eta lehen mailako sortzaileen laguntzinoagaz.

Lekeitioko Udalaren babesa jaso dau Loraldiak ekimen hau aurrera eroan ahal izateko.

Izena emoteko epea zabalik dago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu