Bilboko 'Korala Gertutik' zikloa musika-jaialdi bihurtu da
2023-05-19 08:40 MusikeaBertoko talentua nabarmentzea eta Bizkaian kulturea sustatzea dira asmoak.
Bilboko Udalak eta Bilboko Koral Alkarteak aitatu zikloaren ondoz ondoko zazpigarren edizinoa aurkeztu dabe eta 300 interpretek baino gehiagok hartuko dabe parte uriko zenbait barrutitan egingo diran dobako sei kontzertuetan
2023ko maiatzean eta bagilean, hemengo talentua bai erakundearen lan akademiko eta artistikoa nabarmenduko ditue, BM Supermerkatuak eta El Correo egunkariark emondako babesari esker, kulturea uriko auzoetara hurreratuz musika sustatzeko eta zabaltzeko helburuz. Beraz, hainbat astegoienetan, 20:00etan eskainiko diran kontzertuetarako sarrerak doban izango dira.
- Lehenengoa maiatzaren 19an izango da, barikuan, Txurdinagako Santa Monika monasterioan: Euskeria Koruak eta Deustuko Unibersidadeko Abesbatzak, gazte-taldeak biak be, Urko Sangronizen eta Xabier M. Aretxabaletaren zuzendaritzapean, hurranez hurran eta, amaieran, biak batera kantauko dabe.
- Bigarren kontzertuan, maiatzaren 20an, Iralabarriko San Antonio eleizan, Bilboko Koral Alkarteak organo-ikasleakaz hartuko dau parte, Enrique Azurzak zuzenduta.
- Hirugarrena, maiatzaren 21ean, Uribarriko Fontecha eta Salazar eleizan izango da eta hor Musika Ikastegiko ikasleek osotutako Aureliano Valle eta Jesús Guridi orkestrek joko dabe.
- Bagilean, zikloak Alegro Abesbatzaren eta Gorabide Koralaren pasinoagaz jarraituko dau aurrera, Emma Lópezek zuzenduta, Basurtuko Sortzez Garbiaren eleizan, bagilaren 2an.
- Hurrengo egunean, bagilaren 3an, Abandoko San Bizente Martiriaren eleizan, Kantu Sarea aurkeztuko da Bilboko Koral Alkarteko umeen koruakaz, Lauro Ikastolea, Eskolapioak ikastetxeak eta Lizeo frantziarrak parte hartuko dabelarik, Jose Luis Ormazabalek zuzenduta eta Ander Marzana pianisteak lagunduta.
- Azkenik, bagilaren 10ean, Deustuko San Felicisimo eleizan, kantu koraleko topaketea egingo da zikloari amaiera bikaina emoteko, Eskolan Kantari gizarte eta musika-proiektuan parte hartzen daben 200 umeren baino gehiagoren parte-hartzeagaz, guztiak be Angeles Custodios ikastetxeko, Deusto Eskolako, Elejaberri Eskolako, Uribarri Eskolako, Mujika Eskolako, Tiboli Eskolako, Basauri Basozelai Eskolako, Mimetiz Eskolako edo San Pedro Apostol Ikastetxeko ikasleak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!