Arrazola Aranzadi familiak Engrazio Aranzadiren agiriak emon deutsoz Sabino Arana Fundazinoari

Bizkaie! 2023-05-19 08:05   Kulturea

Abertzaletasunaren ideologo eta Euzkadi egunkariaren zuzendaria izan zan.

IƱaki Goiogana, Mireia Zarate eta Joxe Mari Arrazola. | Ikusi handiago | Argazki originala

Engrazio Aranzadiren jaiotzatik 150 urte bete diran urtearen barruan, Joxe Mari Arrazola Aranzadik bere aitita Engrazioren artxiboaren zati garrantzitsua emon deutso dohaintzan Sabino Arana Fundazinoari.

Aranzadi, EAJren eratzaileetakoa Gipuzkoan, urte luzez Euzkadi egunkariaren zuzendari eta hasieratik gerrara artean alderdi jeltzalearen ideologo handienetakoaren txosten, eskutitz eta liburuxkaz osotutako dokumentazino honek aurretik Sabino Arana Fundazinoak gordeten dauen Aranzadiren dokumentazinoa osotzen dau.

Dokumentazino barri honegaz euskal abertzaletasunaren historian nortasun eta izate handiko Engrazio Aranzadiren eta bere sasoia argitzeko datu asko eskuratu ondoren, Sabino Arana Fundazinoaren asmoa eta konpromisoa da albait-azkarren gurera heldu diran agiriok ikertzaile guztien esku jartea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu