Finalistak: Iraide Oinaindia, Sabin Abarrategi, Gari Arexolaleiba, Eukene de los Aires, Maddi Agirre eta Hegoi Amabizka
2023-05-18 09:01Arabako Bertsolari Gazteen Eskolarteko finala maiatzaren 20an izango da.
Aurtengo Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketeak 28 urte bete ditu. Hamabi gazte ibili dira kantuan Gasteizen izandako bietan. Bigarren kanporaketea Kanpezun jokatzekoa bazan be azken momentuko ezuste baten ondorioz, maiatzaren 17an izan zan saioa: Gasteizko Amaia zentroan egin zan bigarren hitzorduan, 20 lagun inguru batu ziran: 6 bertsolari aurrez aurre, Janireren aginduak zorrotz jarraitu zituen baina hiruk baino ez eben finalerako pasea lortzeko aukerea: Eukene De los Aires, Gari Arexolaleiba eta Sabin Abarrategik.
Maiatzaren 4an Gasteizko gaztetxean lehen geltokia, 25 bat lagun hurreratu ziran gazteen bertsoaldiez disfrutetako. Irati Martinezen gaiei erantzuten 6 gazte eta saio alai eta dibertigarria izan zan. Finalerako txartela Hegoi Amabizkak, Iraide Onaindiak eta Maddi Agirrek eroan eben.
Maiatzaren 20an, jokatuko da XXVIII. Arabako Bertsolari Gazteen Eskolarteko finala
Aramaiko Kultur Etxean arratsaldeko 19:30ean. Kantauko daben bertsolariak: Aramaioko Iraide Oinaindia, Sabin Abarrategi eta Gari Arexolaleiba eta Gasteizko Eukene de los Aires, Maddi Agirre eta Hegoi Amabizka. Ganera bertan erabagiko dira bagilaren 3an jokatuko dan Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan kantauko daben arabar biak, txapelduna eta txapeldunordea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!