Joan Mari Irigoien (Altza, Donostia, 1948) idazlea hil da

Bizkaie! 2023-05-18 08:04   Kulturea

Besteak beste, Babilonia, Oilarraren promesa eta Lur bat haratago eleberriak idatzi zituan.

Joan Mari Irigoien (Elkar) | Ikusi handiago | Argazki originala

Atsekabez jakinarazoten dogu Joan Mari Irigoien, idazlea eta argitaletxeko lankide ohia, hil barri dela, 74 urte zituala, esklerosiak jota, Elkar argitaletxeko arduradunek jakinarazo dabenez.

Obra miresgarria ekarri eutson euskal literatureari eta bizipoza zabaldu eban beti ingurukoen artean.

Narratiban, poesian eta ume eta gazte literaturan, liburu ugari idatzitakoa da altzarra eta gorago aitatutakoez gan, Poliedroaren hostoak, Udazkenaren balkoitik, Babilonia, Lur bat haratago, Consummatum est zein Kalamidadeen liburua be ez doguz ahaztuko.

Poesia be idatzi eban, besteak beste, Hutsetik esperantzara (1975), Denborak ez zuen nora (1989), Biziminaren sonetoak (2004)  eta Sorgin-argien ehizan.


Birritan irabazi izan dau Euskadi Literatura saria, Udazkenaren balkoitik eta Babilonia eleberriei esker.

Gugan bego.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu