III. Steam Euskadi sariak emon ditue

Bizkaie! 2023-05-17 12:41   Kulturea

Botikazar BHI, Etxebarri BHI, Calasanz Lanbide Ikastegia, UPV/EHU, PuntuEus eta Global Shapers Bilbao alkarteak dira saridunak.

Danetara, 126 ekimen aurkeztu dira zientzia, teknologia, injinerutzea eta matematikako bokazino goiztiarrak (arteei eta giza zientziei lotuta) bultzatzen dituen eta Eusko Jaurlaritzeak Innobasque Barrikuntzearen Euskal Agentziagaz lankidetzan atondutako sari honeetan.

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak ekimen hau bere barruan hartzen dauen STEAM Euskadi Estrategia bultzatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi dau. Esangura horretan, gaur egun ikasketa batzuen edo besteen alde egiteko orduan dagoan genero-jokerea be berbagai izan dau: Ikasle batzuk diziplina zientifiko eta teknikoetatik urrun sentiduten dira, batez be nesken artean jazoten da. Generoen arteko desoreka hori zuzendu behar dogu. Errealidade horri aurre egin nahi deutsagu, adierazo dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu