II. Bilbao Blues Jaialdiak Arenalera erakarriko ditu bluesa maite dabenak
2023-05-17 12:14 MusikeaGararrilaren 28, 29 eta 30ean izango da.
Bilbao Blues Festival jaialdiaren bigarren edizinoko kartela zarratuta dago: Shakura S´Aida, Tia Carroll, The Original Blues Brothers Band, Anthony Paule Soul Orchestra, Ghalia Volt eta Vasti Jackson and the Mississippi Trinity Rick Estrin & The Nightcats, The Cinelli Brothers, Bette Smith, The Big Flyers, Koko-Jean and The Tonics eta Los Mambo Jambo Arkestra artistak. Kontzertuak doban izango dira.
Jaialdiaren bigarren edizinoa, Bilboko Udalak sustatua eta kontzertuak doban izango dituanak garagarrilaren 27an, Silvia Marsó eta Del Toro Blues Band taldearen Blues & Roots antzerki musikalaren ikuskizuna izango da Guggenheim Bilbao Museoan, umeentzako kontzertu pedagogikoak be hartuko dituana.
Boogie-woogie eskoleak jantzan ipiniko dau jentea Arenaleko kioskoan eta Granujas a todo ritmo dixie band taldeak kalejira bizia egingo dau Zazpi Kaleetan zehar, doban.
Kontuak kontu, kantaria eta harmonizistea dan Rick Estrinek (Kalifornia, 1949) jasoko dau II. Bilbao Blues Festival Saria. Estrinek XX. mendearen bigarren erdialdeko artista garrantzitsuenetako batzuekaz lan egin dau, besteak beste, Windy City Johnny Young, Eddie Taylor, Sam Lay, John Littlejohn, Koko Taylor, John Hammond, Robert Cray eta Muddy Watersegaz. 1976an, Little Charlie & The Nightcats taldea sortu eban Charlie Baty gitarristea ezagutu ebanean, Lorenzo Farrell bajisteagaz eta J. Hansen bateriagaz batera. Baty 2008an erretirau zanean, Rick Estrin & The Nightcats sortu eta horregaz irabazi eban Blues Music Award preziatua Urteko Bandeari, 2018ko eta 2021eko edizinoetan.
Azken buruan, bigarren edizinoaren kartelean emakumeen ekarpena eta Bilbon tipikoa dan karolina pastela agertzen dira. Sergio Perez Berasategik zuzendutako Moriskette estudioak sortu dau, lehenengo edizinoko ikurra diseinau ebanak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!