GetxoPhotori bagilaren 1ean ekingo deutsagu

Bizkaie! 2023-05-17 08:05   Kulturea

The SIM Project, Gwendolyne diskotekea, Bunker...

SIM txartela nortasun-agiria, datu personalen biltegia eta konexino intimorako tresnea da. Etorri zaitez sakon ezagutzen The SIM Project, Liz Hingleyren proiektua, SIM txartela erabilten dauena plataformatzat migrazino-istorioak artxibau eta konpartiduteko era barriak sortzeko asmoz. Hitzordua bagilaren 3an da, arratsaldeko 18:00etan, zehaztu bako lekuan.

Beste alde batetik, Algortakoa bazara, Gwendo entzuteagaz batera jakingo dozu Gwendolyne diskoteka mitikoaz gabizela, zuzeneko musikearen erreferente izan zana eta aurten mende erdi beteko leukena. Horregaitik guztiagaitik, erakusketa bat atondu dabe bertan gau asko pasau zituen hainbat personek bialdutako irudiakaz. Bagilaren 3an, Algortako Kasinoan, arratsaldeko 20:00etan.

Bagilaren 3an, zapatuan, gaueko 22:00etan, Maria Kristina Parkean, Julieta Tarraubella artisteak, Getxophotoren Open Call-eko irabazleak, bere obrea aurkeztuko deusku, Bunker, Algortako kaleetan zehar jazoko dana. Performerrek LED betaurreko batzuen atzean ezkutatuta ibiliko dira noraezean, ikusmena blokeetan baitabe komunikabideetako titularren scroll amaibako bat erreproduziduta.

Bagilaren 4an, barriz, topaketa berezi bat atondu dabe Luis Juárez Balam Aldizkariaren eta MIGRA Feriaren zuzendariagaz. Alkarrizketea Latinoameriketako argazkilaritzearen edizino independenteari buruz izango da eta proiektu kulturaletan queer presentziaren garrantzia azpimarratuko dau, arauz kanpoko komunidade marginatuak indartzeko. Hori bai, gogoratu izena emotea beharrezkoa dala. Hau guztia, Punta Begoña Galeriak leku enblematikoan, eguerdiko 12:30ean.

Informazino gehiago hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu