Parkea Musik Fest Zamudio-Derioko campusera bueltan dator

Bizkaie! 2023-05-17 07:55   Musikea

Parke teknologikoetako enpresetako profesionalek osotutako bost talderen kontzertuak iragarri ditue.

Euskadiko Parke Teknologikoak erakundeak bultzatutako ekimena da, langileen sormen-talentuari ikusgaitasuna emoteko eta laneko espazioa gizarte eta kultura esperientzietara edegitako bizi-ekosistema bihurtzeko.

Kontzertuak Zamudioko/Derioko Campuseko Baserri Antzokian izango dira: Arratsaldeko 17:00etan, pop-rock ikuskizuna hasiko da. Saioari Space Octopus taldeak emongo deutso hasierea; ondoren, Lur Jota taldeak rock euskalduna joko dau (17:45) eta, gero Malatestta taldeak bere rock musikea eskainiko deusku (18:30). Ondoren, Arde Marte pop taldeak joko dau (19:15) eta, azkenik, popa eta rocka buztartzen dituan Cruce de Miradas taldeak emongo deutso amaierea ekitaldiari (20:00).

Space Octopus taldeko kideak, informazioaren teknologien arloan barritzailea dn Imatek enpresako langileak dira; Lur Jota taldeko kideak, barriz, biosensoreetan oinarrituta, elikagaien kalidadeagaz eta segurtasunagaz eta osasunagaz lotutako molekulak atzemon eta kuantifiketako analisi eta diagnostiko metodoak lantzen, fabriketan eta merkaturatzen dituan Biolanekoak dira. Malatestta eta Arde Marte taldeetako kideak Ingeteam enpresatik datoz. Enpresa hori ekipo elektrikoen, motorren, sorgailuen eta frekuentzia-bihurgailuen garapenean espezializauta dago, bai eta injinerutza elektrikoan eta sorkuntza lanetan be.

Kontzertuotan zehar kultur eta kirol ekitaldietarako sarreren zozketak egingo dira Parkeetako langileentzako eta lehenengo 150 edariak doban zerbiduko dira.

Parkea Musik Fest Parke Erronka programatik sortutako ekimena da eta orain sei urte jarri eben martxan. Lau edizino egin dira Donostiako, Zamudioko eta Vitoria-Gasteizko campusetan.

Igaz Euskadiko parkeetako enpresetan lan egiten daben profesionalek osotutako 14 taldek hartu eben parte: Carlos Tego, Blue Painters, El Cantar del MiuCIC, Bilongo Latin Trío, Rojo Nieve, Red Night Man, Red Crocodile, Old Skull, Grezians, Igara Roosters, Beyond his faith, Who killed Laika?, Pentatonics Banda eta Desert tracks, baita jantza talde batek be, Biofisika Jantza, hain zuzen be.

Aurreko edizinoan parte hartu eben taldeak ondoko enpresetako langileek osotu zituen: Tecnalia, CIC energiGUNE, RetaBET, Light & System, Ibermática, Ingeteam, Ceit, KREAN, Instituto de Biofísika, Achucarro eta BC Materials.

Kontzertuak Parke Teknologikoen 4 Campusetan egin ziran: Gasteizen, Donostian, Zamudion/Derion eta Leioan. Entzule sutsuak Parke enpresetako langileak eta era guztietako personek parte hartu eben, izan be, ekimena ikus-entzule guztientzat doban da.

Parkea Musik Fest

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu