Aniztasunaren geruzak Zinegoak 2023ko kartelean

Bizkaie! 2023-05-16 12:59   Kulturea

Estela Osorio bilbotarrak diseinau dau aurtengo irudia.

Gure identidadearen eta sexualidadearen geruza guztiez gozetako uniberso sensorial batera jotea nahitazkoa da. Bilboko LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia bagilaren 26tik garagarrilaren 3ra egingo da, Bagilaren 28 hitzordu seinalatuagaz bat eginez, LGTBIQ+ aldarrikapenen data esanguratsuenetako batean.

Hilebete eskas falta danean, Zinegoakeko taldeak jaialdiaren kartel ofiziala aurkeztu dau; irudi horregaz sentidu, ikutu eta olgau daigun gura dabe atontzaileek, identidadea, generoa eta sexualidadea deskubriduteko leku lez ulertuz eta ehundurea, formea eta ibilbide ugari iradokitzen deuskuz, Zinegoak 2023 programearen bidez erakusten diran bizipenak bezainbeste.

Estela Osorio diseinatzaile grafikoak sortu dau kartela. Bilbotarrak 20 urte baino gehiagoko esperientzia dau diseinuaren eta publizidadearen munduan. Ganera, Osoriok jaialdian parte hartu dau, orain ia hamarkada bat El pastel lanagaz film labur onenaren publikoaren saria irabazi baitzeban. Ez dogu irudian agertzen dan materiala zehaztu nahi izan, sensazino ugari sortu nahi genduzalako; aldi berean, Zinegoaken 20. urteurrenari keinu bat egin gira izan deutsagu, ehundura krematsua eta arrosa erabiliz, ospakizunaren ideagaz be lotuko gaituana.

Premisa horren arabera, Zinegoakek bere ohiko formatu eta jarduerei eutsiko deutse 20. urteurreneko efemerideari keinuren bat eginez baina foku nagusia hori izan barik.

Garrantzitsua da data horreek ospatzea eta lortutakoak autortzea, adierazo dau Alaitz Arenzanak, jaialdiko zuzendari artistikoak, baina garrantzitsuagoa da lanean jarraitzea eduki bariedaderik onena eskaintzeko eta kulturearen bidez sexu, identidade eta genero-aniztasunari buruz eztabaidatzeko, salatzeko eta hausnartzeko foroa izaten jarraitzeko.

Aurtengo nobedadeak apurka-apurka azalduko dira. Egun aldaketeagaz batera, jaialdiaren izena be aldatu egin da, sotila baina beharrezkoa izan arren. Aldaketa hori gaylesbitransetik LGTBIQ+ siglakaz egitera igaro da: Gure ustez, garrantzitsua da ahalik eta identidade, errealidade eta aukera gehien ikusarazotea, ikusgarritasun hori guztia aldarrikatzen joan gara eta naturala da hori jaialdiaren izenean islatzea.

Edizino hau aldaketa txikiz betetako edizino bat izango da. Ez da zeozer barria, izan be, jaialdia urtez urte bere garaian garaikoari egokitzen joan da naturaltasunez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu