Bilbao Bizkaia HARRO 2023, ortzadarra lau haizetara
2023-05-16 09:04 Pil-pileanBagilaren 15etik 29ra.
LBTI+ emakumeen egoerea ikusarazoteko jarduera-multzoa dago egitarauan eta aurten, barrikuntzak dira Mundaka gehitu jakola ekimenari eta HARROplanet be martxan jarriko dala.
Bilboko kaleak eta plazak LGBTI+ personen eskubideen aldeko aldarrikapena plazaratzeko agertoki bihurtuko dira. Afektibidade eta sexu-aniztasunari nahiz genero-identidadeari lotutako ekimenak, besteak beste, kontzertuak, familientzako jarduerak, zinema-saioak, kirol-jarduerak eta Ur Parade (itsasontziz egiten dan ibilaldia Bilboko itsasadarrean) eskainiko ditu Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren, Basquetourren, Mundaka, Plentzia eta Santurtziko Udalen laguntzaz eta La Salve, Vueling, BBK, Metro Bilbao, Euskalduna, Berdindu, Aguas Alzola, Euskotren, Euskotrenbide Sarea, Bilboko Portua eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren babesari esker.
Horrezaz gan, Bilbao Bizkaia Harroren edizino honek era bereziz begiratuko deutse LBTI+ emakumeei, izan be, HarroLadies izenaren harian, jai-giroko, kirol-arloko eta kultura-esparruko proposamen ugariz atondutako agendea atondu da hareentzat, besteak beste, bakarrizketak, LadyMartxea Artxandako Memoriaren ibilbidean, LESbisita gidatua kofradian eta museoan (arrain-erremate baten antzerki-
saioa) eta Agurtza atunontzian.
Beste alde batetik, Bilbao Bizkaia Harro-k ingurumena jagoten daben jai-eremuak eskaini nahi ditu eta, horretarako, HarroPlanet jarriko da martxan aurten, jasangarritasunaren aldeko hainbat neurri hartuta, besteak beste, edalontzi berrerabilgarriak banatu eta birziklatze-guneak egokituko ditu. Ingurumen-arloko komunikazino-ekintzak be egingo dira eta boluntario-talde batek birziklatzeko eta hondakinak batzeko atondutako zerbitzuei buruzko informazinoa emongo deutse bertaratutakoei.
Aurten, Bilbao Bizkaia Harro-k webgunea barriztau du, informazino guztia topau eta intuizinoz nabegetako errazagoa. Webgune horri esker, bertaratutakoek jarduera jakinetan parte hartzeko sarrerak erosi ahal izango ditue.
Agendeari jagokonez, proposamen gehienak doban dira baina jarduera batzuetan parte hartu nahi bada, beharrezkoa da aldez aurretik izena emotea parte-hartzaileen kopurua kontroletako, eduki mugatuko jarduerak baitira. Lekuak webgunearen bidez gordeko dira.
Laster, Bilbao Bizkaia Harro-k egitarau osoaren barri emongo dau eta udalerri bakotxeko jarduerak noiz egingo diran azalduko.
Sarrerak erosi hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!