2023/06/04 .

Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. | Antzerkia

'Neke asko eta ezer ez - Mucho ruido y povas nueces'. Zuzendaritza: IÑAKI RIKARTE MAX sariduna

.

Dantzertiren Arte Dramatikoko Graduaren bosgarren promozinoak, Euskadiko Arte Dramatiko eta Jantzako Goi Mailako Eskoleak, Iñaki Rikartek zuzendutako Neke asko eta ezer ez obrea taularatuko dau Azkuna Zentroan —Rikartek Max 2023 Saria irabazi eban Supernormales lanari esker—.

Muntaia William Shakespeareren Much Ado About Nothing lanaren egokitzapena da, Xabier López Askasibarrek egina eta Patxo Telleriak itzulia. Ikuskizun elebidun honek antzerkigile ingelesaren komedia barregarri eta erromantikoa taularatzen dau, Iñaki Rikartek 1960ko hamarkadako Italian kokatu dauena. Lanak amodioa ospatu nahi dau eta huts egiteko eta autortzeko bildurrik ez izateko eskubidearen alde egiten dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu