Prototipoak. Forma Artistiko Barrien Nazinoarteko Bienala
2023-05-15 07:45 KultureaMaiatzaren 30etik bagilaren 3ra.
Azkuna Zentroaren Prototipoak. Forma Artistiko Barrien Nazinoarteko Bienala da. Begirada ugari dituen eta jatorri askotakoak diran sortzaileen topaketa bat, errealidadearen alderdiak dudan jarten dituen eta ahalegina egiten daben praktika artistikotik bertan eragiteko aukerak zabaltzeko. Artistak dira Ayşe Erkmen (Istanbul), Iratxe Jaio + Klaas Van Gorkum (Markina-Xemein / Delf), Fermín Jiménez Landa (Iruña), Gilles Jobin (Geneva), Ainhoa Lekerika (Lezama), Laida Lertxundi (Bilbao), Teatro Ojo (Mexiko Hiria), orangcosong (Kochi / Osaka), Susana Velasco (Madril) eta Ramón Williams (La Habana).
Gaur egungo formetatik abiatzen dira, beren kode eta sorkuntza denporakaz, aldatzen diran agertoki eta formatuetan eta era askotako lengoaiakaz eta esperientzia eraldatzaileak proponiduten deutse publikoari, oroimenean irauteko modukoak.
Prototipoak bienalak berbearen adiera batetik zabaltzen dau bere ekintza eta pentsamentu-esparrua: prototype, erreferentzia egien baiteutso zeozeren lehen bersino bati, gailu baten aurretiazko gauzatzeari, beste forma batzuk eratorteko gaitasunari eutsiz. Holan, espazioak egiteko modu bat sustatzen dau, ziurbakotasunetik, jakin-minetik eta etenbako zalantzatik ekinez, beste mundu batzuen aukerea zabalduz. Zer, noiz eta zergaitik galderen ondoan, prototipo horreek definiduten dabe kulturea zelan eta non jazoten dan. Proiektu bakotxerako kokaleku egokia, euskarrien, formatuen eta espazioen dibersidadea eta egokitasuna.
2023ko edizino honetan, Prototipoak begiratzen deutse Azkuna Zentroan jazoten danaren esperientziaren emozino sozialei, pentsamenduei eta sentimenduei, eta personen bizitzan eragiteko dauen moduari. Era berean, apustua da zentroko espazioa, uri-espazioa eta landa-aldea, naturala eta artifiziala, biologikoa eta robotikoa, bir-naturalizetearen alde, hausnarketa barri bat eginez kulturearen eta gizartearen joanari eta etorkizunari buruz, berezia eta espezifikoa danaren positibotasuari buruz, artearen eta gizartearen, artisten eta publikoen komunidadeen arteko zirrikituan.
2023ko Prototipoak hainbat proiektutatik abiatzen da. Proiektu horreek arte bisualak, arte eszenikoak, zinemea, ikus-entzunezkoak eta berbea (site specific-a, performancea, jantzea, instalazinoak, espazio publikoko esku-hartzeak eta arkitektura iragankorrak) zeharkatu eta proposamenak egiten ditue errealidadeaz beste modu batez hausnartzeko eta ikusteko: prozesu, praktika eta esperientzia legez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!