Amaia Arruabarrena-Aristorenaren ikerlanak L'oreal-Unesco «For Women in Science» programako saria irabazi dau
2023-05-12 09:44 KultureaBularreko minbiziaren erregulazino epigenetikoaren oinarriak ezarri nahi ditue.
L'Oréal-UNESCO «For Women in Science» ekimenak 25. urteurrena beteko dau aurten nazinoarte mailan. Denpora tarte horretan, 82 zientzialari baino gehiagoren karrerea bultzatu dau ekimen horrek, 1.320.000 euro banatu baititu laguntzetan.
Amaiak ibilbide nabarmena dau hemen eta munduan eta gaur egun ikertzaile nagusia da Euskal Herriko Unibersidadean. Amaia Arruabarrena-Aristorena Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibersidadeko (UPV/EHU) zientzialariaren ikerlan batek L'Oréal-UNESCO «For Women in Science» programako saria irabazi dau (lehiaketa horren nazinoarteko 25. urteurrena da aurten). Programa horren bidez 40 urtetik beherako emakumezko bost ikertzaile nazionalen lan punta-puntakoenak aintzatesten dira. Sariak bizitzearen eta ingurumenaren zientzien esparruan ardaztu dira aurten, 15.000 euroko zuzkidurea dabe eta eremu zientifikoan emakumeen lidergoa ikusarazotea dabe helburu.
Jatorriz Donostiakoa (1987), Amaia Arruabarrena-Aristorenak Estudio de alteraciones cooperativas en reguladores epigéneticos como promotoras del cáncer de mama izeneko ikerketeagaitik jaso dau aintzatespena; ikerlan irabazlearen jomugea honako hau da: bularreko minbiziaren erregulazino epigenetikoaren oinarriak ezartzea, pazienteentzako terapia personalizatuak ezartzeko bideratutako ikuspegi mekanistikoa lortze aldera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!